Bidaide  II. urtea // 17. zenbakia - 2003ko urtarrilaren 1a

Erasmus programearen ganean

Bidaiak eta esperientziak ikasleentzat


Zein herrialdetara joan daiteke programa honegaz eta zelan baloretan dabe ikasleek kanpoan ikasteko esperientzia hori?

Erasmus programeari esker atzerrian denporalditxua egin dabenen artean ez dot eretxi txarrik entzun. Niretzako amesa izan da, nire bizitzan gauza asko aldatu dira, jente eta kultura asko ezagutu dodaz eta, orokorrean, esperientzia itzela izan dala esango neuke. Ni neu Italian egon naz baina Europako edozein herrialdetara joateko aukerea dago Portugaletik Poloniara arteko guztietara.

Ze mezu bialduko zeunzkio duda-mudatan dabilen ikasle bati?

Gaiari buelta larregi ez emoteko, izan be, Europa osoko jenteagaz hartu-emonak bideratzeko, leku zoragarriak ezagutzeko eta herrialdeko hizkuntzea bera ikasteko aukera bakarra dalako; orain, euskereagaz eta gaztelaniagaz batera, italiera be ipini neike curriculumean.

Beste alde batetik, beti gurasoen etxean bizi dan jentearentzako erronka handia da. Ni neu Ordiziarra nazan arren, ikasketak tarteko Bilbon bizi naz baina jente askok 'biziten eta bizimoduari aurre egiten' ikasten dabela esango neuke esperientzia honegaz. Askori pasetan bajake be, post-erasmus depresinorik nik ez dot igarri eta bidaiak egiteko eta hizkuntzak ikasteko gogo itzelagaz bueltau naz eta, ahal dala, ingelesa ikasi gurako neuke ondo...

Bizkaie!-ren hurrengo zenbakian, Vanesak Italiako leku zoragarrien barri emongo deusku, ikasle eta turista legez bederatzi hilabete bertan egon ondoren.

Testua: Zigor Aldama.
Argazkiak: Vanesa Blanco eta Zigor Aldama.


Bidaiak egitea ez da udako kontua bakarrik izaten eta, ganera, ikasgeletan ikasten ez diran gauza asko ikasteko modua egoten da, jente eta kultura desbardinak ezagutzeko aukerea eta arazoei jarrera edegiagoagaz eusteko bidea. Esangura horretan, unibertsidadeko ikasleei atzerrian ikasteko aukerea eskaintzen jake Erasmus programearen bitartez; urteak dira programa hau martxan ipini ebenetik eta EHUko ikasleen artean erantzun polita dauka. Urte barriari ekiteko modua izan daiteke karrerako hurrengo ikasturtea atzerrian egiteko aukerea planteetan hastea...

Vanesa Blanco, 22 urteko gaztea, kazetaritzako laugarren urteko ikaslea da eta Italiako Cassinon, Napoles ondoko uri txikian egin eban 3. ikasturtea Erasmus programeari esker. Beragaz egon gara eta Erasmus programearen funtzionamenduaren eta abantaila eta desbantailen ganeko kontuak itaunduko deutsaguz.

¿Zelan otu jatzun karrerako hirugarren urtea kanpoan egitea?

Beti izan dot buruan jiraka mundua ezagutzen joateko ideia baina argi dago denporea eta dirua behar dirana horretarako eta ni ikaslea naz eta ez daukat ez denporarik ez dirurik. Kontua da ze Erasmus programearen propagandea heldu zala nire eskuetara eta, beste barik, fakultadean eskabidea aurkeztea erabagi neban. Hasieran, eskabide asko egongo zirala eta gatxa izango zala pentsau neban eta espediente akademikoa kontuan hartuko ebela; edozelan be, pentsau baino arinago emon eustien bekea eta, ganera, nik gura neban lekura joateko, Italiara hain zuzen be.

Erasmus programako ikaslea izateko zer egin behar da?

Prozedurea oso erraza da. Espediente akademikoa aurkeztu behar da eskabide orriagaz batera eta joan gura dozun herrialdeko hizkuntzearen ganeko azterketea egitea nahitaezkoa da. Italiara joateko ez dabe maila alturik eskatzen baina bai, ostera, Bretainia Handira edo Frantziara joateko. Azterketa horretarako datak zezeilaren hasieran agertzen dira normalean. Espediente akademikoari jagokonez, karrerako lehen ziklo osoa aprobauta izatea derrigorra da baina geroago konturatu naz, betekizun hau plazak baino eskabide gehiago dagozanean baino ez dabela eskatzen. Eskabide kopurua oso handia danean, noten arabera emoten ditue plazak, erreferentzia legez espedienteko batez besteko notea hartuta. Onartutakoen zerrendea apirilean argitaratzen dabe. Baiezkoa jasoten badozu papel-nahastea izango da nagusi, esan gura dot tramite asko egin behar dirala eta, jakina, ikasgaien aukeraketea konbalidazinoak gogoan izanda egitea komenidu da.

Programearen iraupena zenbatekoa izaten da?

Beka mueta bi dagoz: lau hilebetekoa eta zortzikoa. Dana dala, nik egin neban legez, badago aukerea egonaldiak luzatzeko.

Oso oker ez banago, laguntzinoak ez dira bolanderak botateko modukoak izaten...

Zuzen zabilz. Ez dira beka ekonomikoak izaten eta duda-mudatan zabiltzanean, aurrera pausua emoteko balio dabe. Bekak Bruselatik datoz eta, gitxi gorabehera hilean 100 euro ingurukoak izaten dira baina kopuru horri banketxeak emoten deutsuna gehituta 600 euro edo izaten dira.

Informazino ezagaitik, lo egiteko lekuaren gaia eta matrikulearena burukomin handiak izaten dira. Zelakoa izan zan zure esperientzia?

Nire kasuan gatxagoa izan zan ze Cassinon ikasteko aukerea emoten eben lehenengo urtea izan zalako nirea eta ez neukalako ezelako erreferentziarik. Lo egiteko lekuarena abentura ederra izan zan. Hotel baten helbideagaz joan nintzan baina urira heldu nintzanean, oraindino ez neukan kontrolauta behin betiko ostatua; ganerako kasuetan, normalean ikasleek ondo zehaztuta eroaten dabe gai hori. Matrikuleari jagokonez, arazoak izan nituan Leioako Kazetaritza fakultadetik joan nintzalako eta Cassinon ez egoalako holako lizentziaturarik. Beste karrera bat eta nire ikasketakaz zerikusi gehien eben ikasgaiak aukeratu behar izan nituan. Dana dala, normalena da gauzak ondo lotuta eroatea bertotik.