Arriskuak ahaztu
2010-12-30 14:54 BidaideBeti pentsau izan dot hoba dala gida turistikoen oharren atala ganetik begiratzea, larregi sakondu barik. Herrialde askotan bizi daitekezan arrisku egoerek bat baino gehiago bultzatuko dabe, ausartetan ausartena izan arren be, bidaia bertan behera ixtera. Ondorioz, planetak eskaintzen dauen aniztasunaz gozetako aukerak murriztu egiten dira. Horregaitik, sarritan, hoba kontu txarretan ez pentsetea.
Hemengo eta hango aire-konpainiak
2010-12-15 14:30 BidaideAsian, aire-konpainiek bizi daben krisiari kontrara egiten jako aurre. Zerbitzuak murriztu eta hegazkinean dagoan oxigenoa arnasteagaitik kobrau beharrean, aire-konpainia tradizionalak bezeroarengana hurreratzen ahalegintzen dira, zerbitzu hobea eskaintzeko helburuagaz. Konpainia merkeetatik urruntzea da helburua, eta ez hareen jokabidea kopiau -Europan eta Amerikan egiten dan moduan-.
Hotzetik sortutako uria
2010-11-30 13:12 BidaideTermometroak 25 gradu marketan ditu zero azpitik eta ideiak be izozteko moduko hotza dago. Ideia horreen artean, Walt Disney ezagunaren irudiak topau geinkez eta, tartekatuta, enperadore txinatarren irudiak dagoz. Danak dira ikusgarriak. Harbin urian, txina ipar-ekialdeko Heilongjiang lurraldean, izotzean egindako artearen handitasuna ia deskribidu ezinekoa da.
Hamabost izar nire menuan
2010-11-02 14:43 BidaideAmaitu barri dan Expo Unibersalak marka guztiak hausi eta danak itxi ditu pozik: handiena izan da (5,28 kilometro koadro), karuena (43.000 miloe euro exporako beren-beregi egindako azpiegiturak be kontuan hartu), parte-hartzaile gehien izan dituana (246) eta bisitari gehien erakarri dituana (73 miloe baino gehiago).
Saltsa-maltsa horretan, Bilbok hasieran pentsetan zana baino arrakasta handiagoa lortu dau, izan be, 1,2 miloe txinatar baino gehiagok bisitau dabe uriaren gunea (bostehuen mila kagun espero zituen) eta hori guztia, aurrikusitakoa baino gitxiago gastatuta (2,25 miloe euro gastau dira, eta 2,5 miloe zan aurrikusitakoa). Horrezaz gan, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan da Exporen amaiera ekitaldirako konbidapena jaso dauen Europako alkate bakarrra. Aitatu ekitaldi horretan, munduko goi agintariakaz batera izna da Azkuna jn.a, besteak beste, Txinako lehen ministro Wen Jiabao eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-Moon.
Kontinente bat motxilan (eta II)
2010-10-14 15:47 BidaideEz da harritzekoa Asiaren hego-ekialdea motxilea lepoan hartuta bidaiatzea gustetan jakenen jomugea izatea, bizi-esperientzia zoragarriak esperimentetako lekua baita. Bertako natura- eta giza-aniztasunak ez dauka parekorik munduan eta aurrekontu eskasagaz ezagutzeko aukereak planetako txoko hori oso erakargarri bihurtzen dau, batez be gazteentzat, aisialdia baztertu barik munduko hainbat leku ezagutu gura dituelako.
Kontinente bat motxilan (I)
2010-09-15 14:08 BidaideMotxilea lepoan hartuta ibilten diranek Pirinioez bestalde oso ohikoa dan jokerea imitetan hasita dagoz honezkero: urtebete 'sabatikoa' edo hilabete batzuk hartu eta mundua ezagutzera urten, orain arte boltsiloa bete-beterik eukienen eskura baino ez egozan sentsazinoez disfrutetako. Helburu hori lortzeko, Asia da bidaiari gehien jasoten dituan kontinentea, diru gitxi eta denpora asko daukienen paradisua baita. Haraino joatea, batzuetan, etxean geratzea baino merkeagoa da.
Expo erdibidera ailegau da
2010-08-17 12:48 Bidaide‘Better City, Better Life’ (‘uri hobea, bizimodu hobea’) lelopean, gehien garatutako herrialdeek arkitektura eta urigintza arloko aurrerakuntza teknologikoak erakusten ditue. Expo, azken batean, munduaren espilua da eta Mendebaldeko krisiari aurre egin guran, turista txinatarrak erakartea dau helburutzat.
Monumentua bioaniztasunari
2010-07-28 16:02 BidaideUlez betetako kubo bat besterik ez da baina Shanghaiko Expo Unibersaleko Erresuma Batuko pabilioia ikusgarrienetakoa eta deigarrienetakoa da. Hazien Katedrala bertan dago.
Mantxuria (eta II)
2010-07-15 12:25 BidaideMantxuriaren ezaugarri deigarriena, akaso, historian zehar makinatxu bat agintari izan dituala da eta, horren ondorioz, zailtasun handiak ditu norberaren idiosinkrasia finkatzeko.
Mantxuria (I)
2010-06-29 15:42 BidaideEz deutso inori ardura, ez dago kontrolik, ez dago inor adi. Legerik bako ingurua da. Asia erraldoiaren eta Errusiaren arteko muga egiten dauen Mongolia Barrualdeko txinatar erregioaren lautadea surrealismoz jantzitako lekua da.
Txakur bat, eskaner bat eta pernila
2010-06-09 12:08 BidaideAutortza bat egin behar dot: trafikantea naz. Euskadira natorrenean, beti ekarten dot maletea erdi hutsik, baina Txinara bueltetan nazenean, produktu ilegalez beteta eroaten dot. Arrozaren lurraldean sei hilebetez bizirauteko beste 'botika': pernila, oliba-orioa, txokolatea hurrakaz eta kafea.
'Aeroplof ' abenturea
2010-05-28 15:25 BidaideShanghai-Madril 460 euroan baino ez, tasak eta gastu guztiak sartuta. Ganera, eskala bakarra, ordu bikoa. Hori bai, dana ez da horren polita. Eskaintza erakargarri hori egiten dauen konpainia Aeroplof da. Parkatu, Aeroflot. Dana dala. Izen biak erabil daitekez ze, bizitako esperientziak erakutsi deust hurrago dagoala lehenengotik bigarrenetik baino.
Neoi izpien gerizpean
2010-05-14 15:44 BidaideTermometroak, egon ezkero, zero azpitik hainbat gradu markauko leukez eta, arratsaldeko seiretatik aurrera, behera egingo leuke nabarmen. Eguzkia Txina erdialdeko mendi garaien atzean ostentzen danean, mendiek eragindako gerizpearen iluntasunak argiaren kutsadura bako sasoiak gogorarazoten deuskuz. Etxera joateko ordua da. Shanxi lurraldeko haranetan, argi-puntu txikitxuak ikusten dira.
Txina, ateak zabalik
2010-04-29 15:26 Bidaide‘Better City, Better Life’ Shanghaiko Expo, maiatzaren 1etik urriaren 31ra
Antolatzaileen kalkuluen arabera, 70-90 miloe lagunek erosiko ditue Exporako txartelak eta horreek danak gidatzeko miloe bat gidari baino gehiago prest dagoz. Expok iraungo dauen sei hilebeteotan 20.000 ekitaldi inguru iragarri ditue, egunean 100 baino gehiago, besteak beste, Fito Cabralesek Aste Nagusiaren lehenengo domekan emongo dauen kontzertua.
Exporen antolatzaileek erakutsi gura ez daben Shanghai
2010-04-09 12:24 BidaideMerkadu libreak desagertarazo ezin izan dauen azpi-merkadua, egun, arriskuan dago, Txinako uriburu ekonomikoa mundura zabaltzeko balioko dauen ekitaldi baten eraginen ondorioz: maiatzaren 1ean hasiko dan Erakustazoka Unibertsala.
Kioto (eta II)
2010-03-24 13:27 BidaideJaponia 250 urtean bizi izan zan Tokugawa izeneko shogunato-aren diktadurapean; enperadoreak berak be ez eban agintzen, irudi hutsa zan. Halanda be, mende bi eta erdi horreetako urteak Inperioaren egonkorrenak izan ziran eta, egun, Kioton, sasoi hareetako zenbait ondare topau geinkez.
Kioto (I)
2010-03-05 14:42 BidaideHasierako inpresinoak ez dau ezertarako balio. Kiotoko tren geralekura ailegau eta trenbideek osotutako sare korapilotsuak Tokio uriaren kopia txar batean gagozala sentiarazoko deusku.
Mundua liluratuko dauen uria (eta II)
2010-02-18 13:32 BidaideShanghaiko Erakustazoka Unibersalean gagozala aprobetxauta, Txinako uriburu ekonomikora etortekotan dagozanei zuzendutako gomendio batzuk emongo doguz.
Mundua liluratuko dauen uria (I)
2010-02-03 11:38 BidaideBizkaie Shanghaiko Erakusketa Unibersalean egon da
Ahaztu Zaragozan orain dala urte bi antolatu ebena. Shanghaiko Erakusketa Unibersala eta ha ez dira ezta antzekoak be. Ez garrantzian, ze txinatarra unibersala da eta espainiarra internazionala izan zan, ezta tamainuan: asiar erraldoiko uriburu ekonomikoa Aragoiko uriburuan antolatu zana baino 20 bider handiagoa izango dan ekimena preparetan dabil.
Urrezko debozinoa
2010-01-15 13:26 BidaideBirmaniarren debozino sutsuagaitik izango ez balitz, Mahamuni-ko Budearen irudia milaka irudiren artean beste bat baino ez litzateke izango. Planetako pobreenetarikoak izan arren, Myanmar-eko (lehengo Birmania) fededunak Mahamuni-ko Buda munduko leku ikusgarrienetarikoa bihurtu dabe.
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu