Myanmarreko akabuko gerrea (eta II)
2014-04-30 15:25 BidaideMaeSotse herritik urteten dan kaminoa gero eta estuagoa bihurtzen da, eta bihurruneak be gero eta handiagoak dira. Halako baten, KNUren ibilgailuak bolante-kolpea emon eta basoan sartzen gara. Erreka ondoan gagoz, argiune baten geratu gara. Han, gizon bat dago itxaroten ontzi txiki baten mugea pasau eta KNLAaren lurraldera eroateko prest.
Myanmarreko akabuko gerrea (I)
2014-04-24 15:46 BidaideGobernuak su etena proponidu dau herrialde mailan bake prozesua abiarazoteko asmoz eta guk ondo ikusten dogu hori baina aurrez aurrekoetan ez dago etenik eta guk geure burua defendidu behar dogu azaldu dau GunMaw, matxinatuen jeneralak.
Na´vi herriaren lurraldean
2014-03-28 13:30 BidaideZhangjiajieko Parke Naturalaren sarrera nagusiak zur eta lur ixten dau bisitaria. Pagoda erraldoi bat agiri da, sasoiko pelikula txinatar batetik ateratakoa emoten dau. Parajea benetan ederra da baina, na’vitarrak edozein momentutan agertuko dirala emoten dau, euren herensuge koloretsuen ganean.
Txinatar ekologiaren gerrillariak (eta III)
2014-03-17 14:31 BidaideDeng Ping agintari politikoen arerio handienetakoa da Txinan. Estaduaren enpresa baten ganean Greenpeace erakundeak egindako lehenengo ikerketea koordinau dauen gaztea da eta bazterrak harrotu ditu, izan be, gobernuak galarazo egin deutse komunikabideei aitatu ikerlana erabiltea.
Txinatar ekologiaren gerrilariak (II)
2014-02-25 16:06 BidaideTxinan substantzia kaltegarriak airetik ezeze, itsasotik eta lurretik be eraso egiten dabe. Gobernuaren estimazinoaren arabera, akuiferoen % 64 sano kutsatuta dagoz, eta antzeko zeozer jazoten da kostaldeko urekaz be. Batez beste, uriburuan Gobernuak ezarritako gehiengo kutsadura mailea bikoiztu egin da, eta 186 egunean kutsadura latza euki dabe.
Txinatar ekologiaren gerrilariak (I)
2014-02-13 16:29 BidaideEgun arraroa da Pekinen: eguzkia bistan da eta goizeko lehen orduetako geruza gris iluna desagertu ostean, kolore urdin bizia agiri da zeruan. Dana dala, Zhou Rengek uste dau ameskeria edo ilusino hutsa dala hori.
Harri-kartoizko postal ederra
2014-01-28 10:06 BidaideGoizero makinatxu bat autobus heltzen dira geltokira eta gehienak turistak dira indar magikoren batek erakarrita. Labirintoa emoten dauen kaleartea bisitau gura izan ezkero, 2012tik indarrean dagoan 20 euroko sarrera-zerga polemikoa ordaindu behar da; alde zaharra ederra da, magikoa eta bidaiaria zurtz eginda geratzen da dinastia zaharren sasoietatik gaur arte eten ez dan munduagaz.
Kanbodia, gerra basatien ondarea (eta II)
2014-01-14 10:03 BidaideUnicef erakundeari esker, 2007tik herrialdeko eskola guztietan, eztanda egin bako lehergailuen ganeko irakasgaia emoten dabe derrigor. Arrakastarik handiena 2009an euki genduan, urte horretan eskola-ume bat be ez zan hil mina edo leherkailuen ondorioz, nabarmentzen dau Plong-ek. Eskolan, ikasle gazteenek barreiatze-bonba eta pelotak desbardintzen ikasten dabe, eta metal zati bat eta detonagailuak bereizten bere bai.
Kanbodia, gerra basatien ondarea (I)
2013-12-27 14:20 BidaideRobotak zientzia-fikzinoa dira hemen eta 1992an personen kontrako minak topau eta indarbakotzen hasi ziranetik 500 espezialista baino gehiago hil edo larri zauritu dira. Lan arriskutsua da eta eskura daukaguzan bitartekoak zaharrak eta oso eskasak dira baina bateren batek egin behar ditu lanok dino Khan Sarinek, espezialisten taldeko koordinatzaileak.
Labazorriak aberastasun iturri
2013-12-13 13:18 BidaideYu Menfei, 40 urteko emakumeari galdetzea baino ez dago. Liyangen bizi da, ekialdeko Jiangsu probintziako herrian eta eskaintza ederra jaso ostean, orain urtebete inguru familiaren oilotegia bertan behera itxi eta labazorrien munduan sartu zan.
Barre-algarak Myanmarreko erregimenaren kontra
2013-11-29 14:14 BidaideMoustache Brothers zuzenean ez badozuz ikusi ezin esan Mandalayn egon zarenik. Handinahiko eslogana izan daiteke kontuan hartuta aitatu komiko taldearen emonaldiak Myanmarreko bigarren uri garrantzitsuenean, jausteko zorian dagoan bizitegi-auzo bateko garaje ugerdoan izaten dirala. Edozelan be, bibotearen anaiok uriko ikur bihurtu dira.
Myanmarreko erregimenaren zentzunik bako bunkerra
2013-11-15 14:48 BidaideEgunez Naypyitaw uriburuan ez dabil arimarik be. 2005eko amaieran hasi ziran eregiten erregimen militarra eta menpekoak bereizteko asmoz eta gaur egun gitxi dira Myanmarreko uriburu barria kiskaltzen dauen eguzpipean ausartzen diranak. Eregite lanak ez ditue amaitu baina Batzorde Militarrak aurreikusitako miloe bat biztanleko kopurua ez da inon agiri.
Historien bila ibiltea droga bihurtzen danean (eta II)
2013-10-31 14:51 BidaideAsiako hamabi historia batu ostean etorri zan Ana Salva eta Joan Planasek Interneten abiatutako proiektu narratiboaren lehenengo denporaldiaren amaierea, kontu korrontean zenbaki gorriak agertzen hasi ziranean, hain zuzen be.
Historien bila ibiltea droga bihurtzen danean (I)
2013-10-15 14:26 BidaideHistoriak kontetea droga gogor bihurtu daiteke. Ondotxu dakie hori Ana Salvák eta Joan Planasek (Manresa, 1982), izan be etxean eukiezan beharrak itxi eta ziberespazioko momentuko proiektu narratibo interesgarrienetako bat ipini eben martxan, Buscando Historias.
Txinatarrek ezkonberbea emoten dabenean (eta II)
2013-09-30 15:46 BidaideIgaz Baihek Txinako Gizarte Beharginen Alkarteagaz lankidetzan egindako txosten baten arabera, emakumeen % 57k uste dau senargai egokia topetea norberaren ibilbide profesionala baino garrantzitsuagoa dala. %70ek uste dau gizonezkoak ez litzatekezala ezkondu behar ondasunen jaube izan arte eta % 80k, barriz, ezkontideak hilean 4.000 yuan (500 euro) edo hortik gora irabazi behar dituala adierazoten dabe.
Txinatarrek ezkonberbea emoten dabenean (I)
2013-09-17 15:48 BidaideTxinan sano merkea da ezkontzea; Erregistro Zibileko edozen bulegotan 9 yuan (1,1 euro) ordaindu eta ziurtagiria emoten deutsue. Ez da zeremoniarik izaten, normalean arpegikera desatsegin eta kopeta iluneko funtzionario batek agiriak jaso, bikoteari begiratu azkarra egin eta kolpe sendoa emonez, agiriko laukitxuan zigilu gorria jarten dau.
Beste Tibet, Tibetetik kanpo
2013-08-08 14:36 BidaideXiaheko herritarren erdia tibetar etniakoa da, Lhasan baino gehiago. Historikoki Tibeteko zati izan arren, teknikoki ez da holan. Bidaiariak Jiuzhaigou laku ikusgarriakaz txundituta geratuko dira. 720 kilometro koadroko parke natural honetan ura garden-gardena da, hondoan zugatz enborrak eta adarrak ikusten dira, hondoratutako itsasontzien antzera.
Faraoien biztuerea Txinan jazo da
2013-07-24 15:10 BidaideEraikin megalomano honeek barruko ekonomia dinamizetan dabe, eta eregitzaile txinatarrentzat euren buruak kanpoan erakusteko aukera parebakoa dira. Izan be, Txinatik kanpo be kontratuak lortzen dabilz.
Kunming, udabarriko uria
2013-07-12 15:44 BidaideAiretik ikusita, Yunnan margo eder-ederra begitantzen jaku. Aniztasun itzela daukan paisaje-mosaiko ikusgarria. Iparraldeko goi mendietatik, Tibeteko mugan, hegoaldeko oihan sakonetara. Barrualdean, ganera, haran, muino, laku eta arroz-soloek kolore-paleta ikaragarria osotzen dabe. Urdina, grisa, zuria, berdea... danetariko koloreak ikusi daitekez.
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu