Myanmarreko akabuko gerrea (eta 2)

Zigor Aldama 2014-04-30 15:25   Bidaide

MaeSotse herritik urteten dan kaminoa gero eta estuagoa bihurtzen da, eta bihurruneak be gero eta handiagoak dira. Halako baten, KNUren ibilgailuak bolante-kolpea emon eta basoan sartzen gara. Erreka ondoan gagoz, argiune baten geratu gara. Han, gizon bat dago itxaroten ontzi txiki baten mugea pasau eta KNLAaren lurraldera eroateko prest.

Kachinen Independentziarako Armadako (KIA) gerrilleruekaz egon ostean, myanmartar armadearen kontran burrukan segiduten daben bakarrak, aurkako jarrerea ezagutzeko Karen izenekoengana jo behar da. Horretarako Txinara bueltau behar da, Bangkokera hegaz egin, eta zortzi ordu emon autobusez mugan dagoan MaeSot urira ailegetako. Han, Karengo Batasun Nazionalak bisitea antolatzen dau Karengo Askatasun Nazionaleko Armadea (KNLA) ezagutzeko. Baina ez da erraza heltzea.

MaeSotse herritik urteten dan kamino gero eta estuagoa bihurtzen da, eta bihurruneak be gero eta handiagoak dira. Eskoitara, iparraldeko oihan ostrotsua dago, eta ezkerrean, Moei errekea, erresuma asiarra eta Myarmarreko Karen estadua banatzen dituana. Halako baten, KNUren ibilgailuak bolante-kolpea emon eta basoan sartzen gara. Erreka ondoan gagoz, argiune baten geratu gara. Han, gizon bat dago itxaroten batel txiki baten mugea pasau eta KNLAaren lurraldera eroateko prest.

Beste aldean, lurrezko zakuz egindako lubaki baten babestutako gerrilleruak dagoz, metrailadore handi batzukaz. Kuartal nagusian gagoz. KIAren kontrakoak dira. 2015eko hauteskundeetan itxaropen askorik ez daukagun arren, eta gure defentsarako jarrereagaz segiduten badogu be, gure eretxiz merezidu dau bakea lortzen ahalgintzea, eta horregaitik su-etena sinatu dogu Gobernuagaz, dino ZipporahSein KNUko presidenteordeak. Karen etniaren gobernu zibila da KNU. Baina ez dogu alderdi politikorik sortuko, 2008ko Konstituzinoagaz konforme ez gagozalako.

Momentuz, bai KNUk bai bere alde armatuak Aung San SuuKyi oposizinoko alderdi garrantzitsueneko buruak hauteskundeak irabaztea espero dabe, eta bera presidente izanik, errazagoa izatea euren eskubideen alde modu baketsuan burrukan egitea. Estadu federal bat proponiduten dogu, segurtasun arloan Ameriketako Estadu Batuak lez izango dana, eta politikeari jagokonez, Indiaren antzekoa, azaltzen dau Seinek. Baina orain preminazkoena gure gazteek hezkuntza duina izatea da, eta askatasun erlijiosoa lortzea -karen eta katchin herritar gehienak kristauak dira-, aukera ekonomiko bardintasuna, eta Thailandiako errefujiadu guneet6an dagozan milaka lagunak bueltetea.

Hau danau utopia hutsa da oraindino. Horregaitik, KNLAko gerrilleruak entrenetan segiduten dabe. Zorionez, orain ez dogu burrukan egin behar, alde bien errespetetan dogu su-etena, onartzen dau ofizial batek. Arazoa da egoereak edozein momentutan egin leikela okerra. Beste batzuetan be jazo da, eta orain be holan izan leike. Tu Gawek badaki holantxe dala. 80 urte daukaz, KNLAko koronel honek nerabezaroan hartu eban lehenengoz bere M-16a. Myanmarrek abiatu dauen demokratizazino prozesua mesfidantzaz ikusten dau.

Atzo nire andreagaz egin neban berba, orain urteak AEBetara joan zana familiko beste kide batzuekaz, eta barriro arpegira bota eustan nire herriagaitik egin nebala burrukan baina ez nire familiagaitik. Erantzun neutsan, buru lez, nire soldaduen ardurea daukadala. Eta KNLAn sartu nintzanean berbea emon nebala. Eta uste dot beteko dodala, burrukan hilko nazala Myanmarren bakea ikusi orduko. Tristetu egiten nau, baina ez dot gerrea besterik gogoratzen, dino Tu Gawek.

Askok pentsetan daben holan, komandanteak iluntzean KNLAren banderea erasten dauenean. Orduan bere albokoari zeozer dinotso belarrira, ganerako gerrilleruen artean zabaltzeko. Santu-zeinua da, gauean erasoten bagaitue arerioa bereiztu ahal izateko. Eguzkia ostentzean, giroa lasaitu egiten dala emoten dau. Ez da gauza bera gaur egungo Myanmar ez da orain urte batzutako Birmania, gerrilleruek euren fusilak mahai ganean ixten ditue xake partida bat trankil jokatzeko. Amaierea ikusteko oraindino itxaron egin beharko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu