Larrosa koloreko justiziazaleak

Zigor Aldama 2015-10-29 10:26   Bidaide

Orain dala hamarkada bat sortu eban Sampat Pal-ek Sari Larrosadun Emakumeen Bandea. Dagoeneko 400.000 kide dituan alkarte horrek ez deutso indarkeriari uko egiten Indiako patriarkaduaren aurkako burrukan.
 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Shanghai kalidadeko sukaldaritzearen erdigune

Zigor Aldama 2015-09-29 15:49   Bidaide

Daniel Negreira, Euskadin sukaldaritza ikasketak egin eta Shangháira heldu aurretik, Taiwanen trebatutako kozineru galiziarrak dinoanez, Espainiako sukaldaritzeak munduan indarrik ez badauka edo irudi eskasa badauka espainiar enpresarioena eurena da errua sustraiei, jatorriari eta euren filosofiari ez deutsielako behar besteko baliorik emoten.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Txina basatia eta ikusgarria

Zigor Aldama 2015-09-09 12:48   Bidaide

Lurreratu eta segundu batzuk nahikoa dira jaubetzeko lurraldean Txinako bost izar beilegi dituan bandera gorria ikusi arren, Xinjiang eskualdea beste gauza bat dala. Etnia nagusiaren begi zeihar eta arpegi biribilik ia ez dogu ikusiko eta turkiar jatorriko eta erlijino musulmaneko uigur etniaren arpegiera gogor eta mendebaldartutakoak nagusi dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Burruka librearen monjeak

Zigor Aldama 2015-08-26 12:50   Bidaide

Arratsaldeko bost eta erdiak dira eta India iparraldeko Haryana estaduko zeruertxean eguzkia agur esaten hasi bada be, bero dago, 35 gradu baino gehiago. Baina hori ez da arazoa. Lehenengo ikasleak hasi dira okasinorako atondutako lursailera hurreratzen eta gerripeko txikiak jantzita beharrari ekiten deutsie.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Sekula hilten ez dan iruzurra Shanghain

Zigor Aldama Shanghai 2015-08-06 13:10   Bidaide

Kokapena ia beti da berbera: Txinako uriburu ekonomikoko Herriaren Plazearen eta Nanjing Ekialdea kalearen ingurua. Amua be beti da bardina: Gazte txinatarrak, eskuzabaltasun susmagarriz, Txinako milaka urteko kulturearen jakingarriren bat erakustea eskainiz. Amuari haginka egiten deutsienak beti dira asmo oneko eta larregizko konfiantzadun turistak. Tearen zeremoniaren iruzurra da. Denporeagaz, aldaera desbardinak garatu dira, iruzurra bizirik manteniduteko. Trikimailuak funtzionau egiten dau oraindino, gida eta biajeen webguneetan ondo dokumentauta badago be.
 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txinako bost hotel konpainia, hostalak baino hobeak

Zigor Aldama 2015-07-23 11:15   Bidaide

Txinak pagotxa izateari itxi deutso. Euroaren beherakadeak, bertako txanponaren -yuan-aren- etenbako gorakadeak eta hazkunde ekonomikoak dakarren inflazinoak, nabarmen garestitu ditu Asiako erraldoian zeharreko biajeak. Danak ez dira albiste txarrak, baina. Azkanengo hamarkadan, 'low cost' hotelen konpainiak be ugaritu egin dira, lehenengo uri handietan eta, orain, ia herrialde guztian. 'Ona, polita, merkea' filosofiak gidatutako bost frankizia garrantzitsuenak aztertu ditu Zigor Aldamak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mozorrotuta eguzkiaren kontra

Zigor Aldama 2015-07-10 15:40   Bidaide

Gure produktu salduenen artean dago uretan medusen bildur barik sartzeko babesa dauen bainujantzi berezia baina medusek kalte handiak egin eutsiezan lagun batzuei arpegian eta sama bueltan eta horregaitik diseinau neban arpegia babesteko nylonezko maskara berezi hori adierazo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Birmaniako herritartasuna onartzen jaken arte, ez da konponduko rohingya etniakoen krisia'

Zigor Aldama 2015-06-26 15:47   Bidaide

Milaka rohingya noraezean daroazen ontzien kontua, garbiketa etnikorako Birmaniako Gobernuaren estrategiaren parte da. Herritartasuna ukatzea, jaubetzak eta mobimentuak mugatzea eta jaiotzak indarrez kontroletea moduko teknika errepresiboakaz, jentea gosez hil eta tortura eta jazarpenaren ikaraz bizitera eroan dabe. Halandaze, askok nahiago dabe itsasoan hiltera arriskatu, euren herrian bertan sufriduten segidutea baino.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Bidaien etorkizuna eskuko telefonoetan dago'

Zigor Aldama 2015-06-12 14:58   Bidaide

Txinan hazkunde handiena bizi daben sektore biak buztartzea edozeinen amesa izan daiteke. Eta Qunarrek jakin izan dau hori egiten. Txinako online bidezko bidaia-agentzia handienak turismoaren susperraldia eta merkataritza elektronikoak azkenaldian hartu dauen indarra aprobetxau eta hutsetik hasita, oso denpora tarte laburrean, erraldoien artean kokatzea lortu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txina harri-kartoizko postal bihurtu da (II)

Zigor Aldama 2015-05-15 15:51   Bidaide

Kashgarreko eraikuntza barrietan jatorrizko fatxada okre eta bestelako osogaiei eusten deutsie. Izan be, eraikuntza horreetako batzuetan jatorrizko burdineria ikus daiteke ate, lehio eta balkoietan. Urruneko intxaurrak hamalau hurreratu eta lau, esaera zaharrak dakarrenez, kasu honetan be holan da, hurreratu ezkero, argi ikusten dalako kontratautako beharginak ez dirala artisauak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Txina harri-kartoizko postal bihurtu da (I)

Zigor Aldama 2015-04-30 13:32   Bidaide

Kashgarren biztanle gehienak uigur etniakoak dira, jatorri turkiarrekoak, islamiar erlijinokoak eta mendebaldeko arpegieradunak. Pekinetik ia 4.000 kilometrora dago. Indar ekonomikoa ez da buruzagi txinatarrek Kashgarren indarbarritu gura daben gauza bakarra.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ulan Bator, herri nomada baten bihotz sedentarioa

Zigor Aldama 2015-04-13 11:27   Bidaide

Horren erakusgarri, nomada zahar horreetako 900.000 mila inguru Ulan Batorren bizi dira mobiduteko ezelako asmo barik. Ganera, urtetik urtera 30.000 - 40.000 gehiago dira erabagi hori hartzen dabenak eta kopuru handia da hori Frantziaren eremuaren hirukotxa dauen herrialdeko biztanleak oraintsu hiru miloera heldu dirala kontuan hartuta. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Etxe adimenduna txinatarra da

Zigor Aldama 2015-03-30 17:37   Bidaide

Etxetresna elektriko ganorabakoaren eta adimendunaren arteko aldea 10 bat yuanekoa baino ez da, hau da, 1,5 euro ingurukoa. Txinako marka handienetakoa dan Mideako I+D saileko zuzendari Mao Hongjianen esanetan, batez beste horixe da etxetresnetan Interneterako konekzinoa eta urrutiko kontrolerako programak jarteak dakarren kostua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Seul, ekonomia kolaboratiboaren munduko uriburu (eta II)

Zigor Aldama 2015-03-17 14:32   Bidaide

Norizzangek altzari zaharrak birzikletan ditu. Gure helburua beste bizitza bat emotea da, dino enpresako zuzendari Ahn Yeonjung-ek. Jenteak botaten dauena batzen dabe eta euren egoitza nagusira eroaten dabe. Kargak garraiatzeko eukiontziz eginda dago egoitzea, eta uriburuko aparkaleku arraro baten dago kokatuta. Hamahiru langile ditu start up honek. Armairuak, mahaiak eta aulkiak zatitzen ditue, eta egur horregaz altzari barriak egiten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Seul, ekonomia kolaboratiboaren munduko uriburu (I)

Zigor Aldama 2015-02-27 14:03   Bidaide

Kontzeptua ez da barria: Mendeetan zehar gizarte tradizionalaren oinarria izan da konpartidutea. Antxina lana, objektuak eta jatekoa konpartiduten zan, izan be, poomasi (eskulanaren trukea) eta dure (nekazarien kooperatibea) lako berbak heldu dira gaur egunera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Neguko bidaia munduko uribururik kutsatuenera

Zigor Aldama 2015-02-11 14:13   Bidaide

Gengis Kanen herrialdea munduko biztanle-densidade txikiena dauena da eta esan beharrik  ez dago, lekutan dagoala. Hori gitxi ez eta hiru miloe mongoliarretatik erdiak edo planetako airerik kutsatuena arnasten dabe neguan. Ulán Bator uriburuaren inguruan pilatzen dira, globalizazinoaren erritmo bildurgarriari eta meatzaritzan gehiegi oinarritutako ekonomiari esker hazten dan uriburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (eta II)

Zigor Aldama 2015-01-22 14:41   Bidaide

Nomada batentzat sano gatxa da bertakotzea eta horren adibide argia da Ankhtsetseg Bardal. Orain urtebete alde egin eban Ulan Batorretik 400 bat kilometrora dagoan Orkhon probintziatik eta yurta kanpo auzoetan ezarri eban bizitokia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (I)

Zigor Aldama 2014-12-26 14:41   Bidaide

Mongolia osoan bizi diran hiru miloe lagunetatik herenaren bizitoki dan uriburua mendi-hegalez inguratuta dago eta horreetan milaka ger dagoz, inguruan egurrezko hesia daben kanpin-denda modukoak, nahiz eta egurrezko hesiak ez ohikoak izan nomaden bizimoduan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Singapur, uri perfektua

Zigor Aldama 2014-11-28 13:01   Bidaide

Tradizinoa eta abangoardia burrukan dagoz eten barik oparotasunaren ugarte honetan. Asiako Hego Ekialdeko finantza zentro garrantzitsuena da eta planetako herrialderik aurreratuenetakoa. Edozelan be, finantza guneko etxe-orratz distiratsuakaz batera, kultura txinatar, hindu eta islamikoaren ohitura zaharrak babesteko tenplu txikiak dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Seulen, ura osasunbide

Zigor Aldama 2014-11-13 17:33   Bidaide

Zeozer arraroa igarten da Cheonggye plazan. Sorginkeria kontua izango balitz lez, harrizko horma batetik ur-jauzi ikaragarri batek urteten dau Hego Koreako uriburuko, Seuleko, erdigunean. Kandelearen Iturria da, urigintza-erabarritze proiektu interesgarri baten abiapuntua. Chenggyecheonek onura ekonomiko handia ekarri deutso uriburuari.

»» Ikusi argazki guztiak (4)