Osaka: Japoniaren lilurea uri bakarrean
2016-12-30 09:37 BidaideKontuak kontu, gomendioa argi daukat: mesedez joan zaiteze Osakara, ez zarie damutuko!
Txinako ume ahaztuak
2016-12-13 11:29 BidaideTxinan, azken hiru hamarkadetan, 247 miloe lagunek landa eremua itxi dabe galipotean bizi izateko. Baina bidaia prekarioa da hori, eskubiderik emoten ez dauena, horregaitik lan egiteko edadean dagozan bikoteek euren seme-alabak jaioterrian itxi behar ditue.
Pedro Molina Temboury: 'Irakurleak Txinaren ikuspegia aldatzea gura dot'
2016-11-29 11:36 BidaidePedro Molina Temboury, Un Jardín en Shanghái liburuaren egilea.
Txinako modearen gorabeherak
2016-11-09 13:46 BidaideBultzakadak, txilioak, garrasiak, bekozko ilunak eta urduritasuna nagusi. Ordu lauren baino ez da falta Shangháiko Moda Astea zarratuko dauen Ji Cheng-en desfilea hasteko eta diseinatzaile txinatar ospetsuaren lantaldea oso lanpetuta dabil.
Mendietako eskultoreak
2016-10-26 10:14 BidaideArroz-soloetako terrazen albotik ordu luzez ibili gara Dazhai herri txikira heltzeko. Gorako eten bako bidea da, yao herriaren nekazari-bizimodua hurretik ezagutzeko aproposa eta gitxiengo honen barruko 30 azpitaldeen arteko aldeak agirian ixten dituana.
Begi lapranik bako txinatarrak
2016-10-14 10:06 BidaideXinjiang Txinan dago baina nahikoa da ipar ekialdeko inguru horretan sartu eta atzemoteko herrialdeko lurralderik handiena dan horrek ez daukala bape zerikusirik Dragoi Handiagaz lotutako iruditeria kolektiboagaz.
Piktogramak XXI. mendean
2016-09-27 10:59 BidaideDongba berreskuratzeko ahaleginak izan diran arren, egun 300.000 laguneko komunidadetik 1.700 inguru baino ez dira kapaz piktogramok ulertzeko.
Txinako etxe orratzak zerutik hurrago (Eta lurrak ezin deutso pisuari eutsi)
2016-09-08 10:20 BidaideTxinan obsesino handia dago errekorrak edota marka guztiak txiki ixteko eta, esangura horretan, basatiak eta neurri bakoak izan dira azken bi hamarkadotan egin dituenak.
'Maogaz bizi naz egunero'
2016-08-31 13:43 BidaideRen Zhenlong, iparraldeko Shanxi probintzian jaio zan 1960. urtean eta Txinan zehar dagozan Maoren imitatzaileetako bat da.
Laosek duintasuna berreskuratu dau
2016-08-22 11:00 BidaideProstituzinoaren eta drogen topaleku bihurtu zan Laoseko Vang Vieng herri txikia baina, zorionez, iraganeko kontua da hori.
Txina astindu dauen euskal sukaldaria
2016-07-28 12:24 BidaideBuruan nerabilen afari bat antolatzeko asmoa, hainbat sukaldarigaz eta mundu gastronomikotik kanpoko jenteagaz. Zentzumen guztietako esperientzia izan behar zan, artea eta musikea batuta. Willy Trullasegaz -Txinan arrakasta handiena lortu daben sukaldarietako bategaz- berba egin eta Pop Secret jaio zan, dino Pol Garcia sukaldariak.
Hiroshima, berpiztutako uria
2016-07-11 13:10 Bidaide1589. urtean sortutakoa, Bigarren Mundu Gerrearen ondorioz birrinduta geratu arren, gaur egun uri modernoa da, industriagune eta aisialdirako gune garrantzitsua, mundu guztiarentzat atsegina.
Michelin izardun fideo-zopea
2016-06-30 12:39 BidaideTsuta jatetxea goizeko 11:00etan hasten da bazkaria emoten, baina 8:00etarako bezeroak egoten dira ilaran, Tokioko Sugamo auzo nasaiko kale-kantoi baten ezkutautako establezimendu txikiaren aurrean. Ez da edozein jatetxe, fideoen katedrala da.
Txinaren mugei desafioa bota deutsen artistea
2016-06-16 12:17 BidaideTxinako sortzaile lotsabakoenetako eta polemikoenetako bat da gaur egun Zhang Binjian. Txinako tabu politikorik handienei be barre egiteko adorea dauka. Lehenengo ukabilkadea 2008an jo eutsan nori eta Mao Zedongen figureari, Ready Made dokumentalaren bidez.
Zer jazoten da txinatar hegazkinakaz?
2016-05-30 13:41 BidaideOrain aste batzuk The Washington Post egunkariak egindako ikerketa sakon batek erakutsi eban lurreratze sistemearen diseinuan arazo larriak egozala eta horixe zala ezbehar zerrenda luzearen arrazoia.
Mongolia biak hil hurran
2016-05-17 13:45 BidaideYin eta yang. Ura eta ardaoa. Gaua eta eguna. Bustia eta igarra. Kontrajartze formula asko erabili daitekez Mongoliako uriburua eta Txinako erregioa dan Barrualdeko Mongoliakoa konparetako eta danak dira zuzenak ze Ulán Bator eta Hohhot sano desbardinak dira. Herritarrak, barriz, danak dira bat.
Indiatik datorren hotel-iraultzea
2016-04-28 14:59 BidaideAldaketea oso azkar etorri da. Hile batzuetan ostatu merkearen ikur izan dan Delhi-ko Arakashan kalea puntu gorriz bete da, fatxada, ate, leiho eta karteletan agiri dira. Munduko bigarren herrialde populatuenean, sekulako hotel-iraultzea eragin dauen OYO Rooms online plataformea iragarteko logoa da.
Gandhi bizirik dago (eta hasarre)
2016-04-12 15:48 BidaideErraz ulertu daiteke gizon horren inguruan sortzen dan nahaste-borrastea, izan be, Chaturvedi Mahatma Gandhiren bardin-bardina da, indarkeriarik bako burrukearen paradigmea eta laster munduko populatuena bihurtuko dan herrialdearen independentziaren eragile nagusietakoa.
Indian, osasuna errobera ganean (eta II)
2016-03-31 15:47 BidaideNew Delhi, Indiako uriburuan osasunaren egoerea ez da Thindlu lako baserri giroko urietakoa baino askoz hobea, izan be, auzo behartsuenetako batzuetan Sahara azpiko Afrikan baino okerragoak dira baldintzak.
Indian, osasuna errobera ganean (I)
2016-03-09 14:04 BidaideThindlu-n ez da erraza medikuarenera joatea. Hurren dagoan osasun zentroa Karnataka estaduko herri txiki horretatik ia 50 kilometrora dago eta herritar gehienek ezin dabe ordaindu haraino joatearen kostua. Hortaz, gehienek medikuarenera joan barik aguantetan dabe, harik eta arazoari ezikusiarena egitea ezinezkoa dan arte. Ordurako, sarri, beranduegi izaten da.
Hobe ez pentsatu, baina bai begiratu aurrean daukazuna. Bai ta ere arroza bada!
»» Arriskuak ahaztu