Arbola-gizonaren gorabeherak
2016-02-29 14:43 BidaideOrain hamar bat urte, 15 urte zituala atzemon zituan epidermodisplasia verruciformearen lehenengo sintomak. Mundu osoan, hirugarren kasua da berea eta laster jaubetu zan drama gogorra bizi behar ebala. Lehenengo garatxoak eskumako oinean hasi jatazan. Hasieran ez neutson jaramon handirik egin baina gero eta handiagoak egin eta belaunean be agertu jatazanean arduratu nintzan.
Abul Bajandarrek bere alabea besarkatu gura dau. Orain hiru urte jaio zanetik ezin izan dau holakorik egin eta orain, barriz, Bangladesheko gobernuak pagetan deutson ebakuntza nahasiaren ostean posible izango da. Orain hamar bat urte, 15 urte zituala atzemon zituan epidermodisplasia verruciformearen lehenengo sintomak. Mundu osoan, hirugarren kasua da berea eta laster jaubetu zan drama gogorra bizi behar ebala. Lehenengo garatxoak eskumako oinean hasi jatazan. Hasieran ez neutson jaramon handirik egin baina gero eta handiagoak egin eta belaunean be agertu jatazanean arduratu nintzan, gogorarazo deusku Bangladesheko Dacca Unibersidade Ospitaleko gelan.
Apurka-apurka kolore iluneko azal gogortua hanketan eta eskuetan zabaldu jakon. Azkenean, Bajandarrek hatzamarretako mobikortasuna galdu eban eta Arbola-gizona ezizena ipini eutsien hegoaldeko Khulna distritoko Pai Gasa herri txikian. Ezizenak ez deutso bape graziarik egiten, izan be, garatxo piloa daukaz esku bietan, ia-ia azalik be ez jako ikusten eta arbola etxurea gero eta nabarmenagoa da. Sei bat kiloko pisua dabe eta ohiko bizimodurako enbarazu handia dira. Tormentu handia da garatxoz betetako esku horreekaz hara eta hona ibiltea. Sikeran, oinetan ez jakoz horrenbeste hazi eta oinez ibilteko ez dauka horrenbeste arazo. Ganerakoan, laguntzinoa behar dau gauzarik arruntenak egiteko. Hasieran sasi-mediku batengana joan nintzan eta homeopatiaren bitartez hobekuntza handiegirik ez neban igarri. Beharrik be ezin nebanez egin eta familian aita bakarrik ebilenez beharrean, kaleetan eskean hasi nintzan. Hilean 3.000 taka (35 euro) baino ez dira sartzen etxean baina Bajandarrek baekian laguntza espezializatua behar ebala eta, beraz, sustrai etxurako garatxo horreek eragiten eben ikusmina aprobetxau eta ateratako diruagaz Indiara joan zan. Mediku batek emoten eustazan botikak hartzen hiru bat urte egin nituan bertan baina tarte horretan be ez neban hobekuntzarik igarri eta gero eta garatxo gehiago neukan.
Zoratu beharrean egoan Bajandar eta beheraldi edo depresino momentu batean garatxo horreek bere kabuz kentzea edo ebagitea pentsau eban. Frustrazino handia izan zan alkondarea be ezin jantzi izatea eta garatxoetan sennsibilidaderik ez daukadanez, neure kabuz ebagitea pentsau neban. Horretan hasi zanean konturatu zan mina barrurago, sakonago sentiduten ebala eta, beraz, anputazinoa edota ebagitearena bertan behera itxi behar izan eban. Azkenean medikuak esan eustan kirurgia zala bide bakarra, baina bizitza osoa aurrezten be ezingo neban pagau ebakuntzea. Egunero, goizero ispilura joaten nintzan azkar, arpegian garatxoren bat agertu ete jatan ikusten, baina zorionez, garatxoak ez jataz zabaldu gorputzean.
Zorionez, drama handia bizi arren, gauza positiboak be bizi izan ditu Bajandarrek, izan be, herrian guztien barregarri eta umeen amesgaiztoen iturri izateaz gan, Bajandarrek Halima ezagutu eban. Hasieran pena handia emoten eustan eta akaso horregaitik, denpora asko egiten genduanez alkarregaz, maitemindu egin ginan kontau deusku Halimak. Beti dagoz alkarregaz eta emazteak ezin hobeto jagoten ditu aita-alabak. Herrialdean aurretiaz berbatutakoak dira ezkontza gehienak baina Abul Bajandar eta Halimaren artekoan maitasuna da nagusi eta aurrera egin dabe askok porrot egingo eben egoeran.
Bangladeshtarrek be maitasuna adierazoten deutse eten barik. Izan be, ehundaka bisita izaten ditu ospitalean eta, guzurra emoten badau be, polizia bi be behar izaten ditu trafiko edo joan-etorri hori bideratzeko. Hurreratzen diran batzuek selfie morbosoa baino ez dabe gura izaten baina Bajandarren pazientzia txapela kentzeko modukoa da eta beti egoten da prest irribarretxua egin eta besoak altzetako. Halan da be, gehienek suberterik onena opatu eta ahalik eta azkarren osatu daiten Alari errezauko deutsiela berbea emoten deutsie. Kontua da ze gobernuak Bajandarren kasua beregan hartu ebanetik, egoerea zalantza handikoa dala. Apur bat urduri nago, pasa dan zapatuan egin eustien lehenengo ebaketea eta ze ondorio izango dauen ez dago argi adierazo dau Bajandarrek.
Ospitalean bederatzi medikuz osotutako taldeak hartu dau Bajandarren kasua beregan. Lehenengo pausua esku bateko hatzamarrak askatzea izan da. Ebakuntzea ondo joan da eta baliogarria izango da ondorengo ebakuntzetarako azaldu dau eskuetan Bajandarren eskuen erradiografia dauen mediku taldeko buru Samanta Lal Senek jakinarazo dauenez. Horrenbeste garatxo artean ez dira erraz atzemoten hatzamarrak eta kalte handia egin geinke gura ez dala. Kontuak kontu, datozen sei hileotan makinatxu bat ebakuntza egingo deutsiez eta fisioterapiagaz beste hile batzuk beharko ditu. Azken 10 urteotan eskuak ezin izan ditu erabili eta, beraz, sano atrofiauta daukaz.
Edozelan be, medikuen asmoa gaixotasuna zerk eragiten dauen asmetea da. Ez da nahikoa garatxoak kendu eta mobikortasuna berreskuratzea, izan be, beste kasu batzuetan garatxoak kendu arren, barriro sortu diralako. Gaixotasuna zerk eragiten dauen ikertu behar dogu, holan behin betiko osabidearen oinarriak zehaztea errazagoa izango dalako adierazo dau Senek. Lortu ezkero, upealako arrakastea izango litzateke garapen bidean dagoan Bangladesheko osasun sektorearentzako; Unibersidade Ospitale horretara osterea eginez, berehala jaubetuko gara ze falta eta ze premina dagoan, gaixoen oheak pasabideetan, bisitariak lurrean jesarrita, botikarik ez dago eta medikuak eskaereari ezin erantzunda dabiz.
Bajandar, barriz, zorionekoa da. Gelan bera dago bakarrik, tokiko komunikabideak kasua jarraitzen dagoz eta medikuen atentzino berezia jasoten dau. Oraingoz Bajandarren gaixotasunaren arrazoien ganeko hiru hipotesi dagoz baina ez dira oso fidagarriak; batetik, genetikoa izan daiteke baina familian inork ez dauka holakorik; azalaren gaixotasun arraroa izan daiteke baina benetan da arraroa; azken hipotesiaren arabera, birus bat izan daiteke Senek aurreratu dauenez. Azken aukera hori ei da fidagarriena, izan be, orain egun batzuk medikuak esan eban antzeko kasu bat topau dabela behi batean.
Kontuak kontu, gero eta gitxiago falta da Bajandarrek bere eskuak ikusi ahal izateko. Urduri dago, baita Halima emaztea be. Baina esperantzarako arrazoiak badagozala pentsaurik aurrera doaz. Amesa beteko dalakoan nago, alabea besarkatu eta eskuakaz sentidu gura dot.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!