Zigor Aldama Myanmar herrialdetik kanporatu dabe

Zigor Aldama 2007-09-03 02:00   Bidaide

Bizkaie!-ko 'Bidaide' ataleko arduraduna Myanmar (lehenagoko Birmania) herrialdetik bota dabe Gobernuaren kontrako oposizinoak Yangon uriburuan egindako manifestazino batean argazkiak atarateagaitik. Hona hemen kazetariak berak beren beregi idatzitako kronikatxua:

Bizkaie!-ko 'Bidaide' ataleko arduraduna Myanmar (lehenagoko Birmania) herrialdetik bota dabe Gobernuaren kontrako oposizinoak Yangon uriburuan egindako manifestazino batean argazkiak atarateagaitik. Aldamak Thailandiarako hegazkina hartu eban. Hona hemen kazetariak berak beren beregi idatzitako kronikatxua:

Diktaduretan hori pasetan da. Ez zara konturatzen errepresino giroan zagozala, harik eta norberak holako egoeraren bat bizi arte. Pasa dan eguenean, abuztuak 30, oposizinoko partiduen ordezkariakaz bat egiteko neukan kontaktu batek jakinarazo eustan manifestazino bat egoala Myanmar herrialdeko Yangon uriburuan, ni nengoanetik hur. Nisuk lo kukua egin gura eban, Bagan herritik uriburura egindako autobus bidaiak hazurrak hauts eginda itxi euskuzalako. Manifestazinora joan nintzan, bueltatxu bat emotera eta, zelan ez, argazki batzuk egitera.

Polizia ailegau zanean, giroak baltzera egin eban. Egurra emoten hasi ziran, diktadura erregimen zorrotzetako estiloan. Hareetariko batek gizon altu eta zuri bat ikusi eban kale bazter batean argazkiak ataraten, modu diskretuan. Baina kamarea ez zan bape diskretua. Galderak. Erantzunak: ‘turistea naz, hemendik nengoan eta argazki batzuk atara dodaz...’. ‘Erakutsi argazkiak. Borrau eta etorri geugaz’. Momentu horretan, golpera kendu jat bururik oposizinoagaz kontakturen bat egitea. Goitik behera erregistrau ostean, Kazetarien Erakundeko txartela topau eben nire karteran. Hareen jarrerea gero eta gogorragoa da, baina zuzena. Zorionez, erregistroan UNICEFeko kartea be topau dabe eta horrek asko lagundu deust. Myanmarrek ez dau arazorik nahi NBEgaz.

Ordubete baino ez da pasau eta izarrez beteriko nonor sartu da gelan. Haserratuta dagoala eta erabagia hartu dauela igarten jako. ‘Egoerea ikusita eta, legearen kontra eta ezelako baimenik barik, argazkiak ataraten egozala kontuan hartuta, bisadua baliobakotu eta herrialdetik joateko eskatuko deutsugu’. Dana dala, joateko asmoagaz egozan, beraz, ez da arazo lar guretzako. Zorionez, ez dakie oposizinoagaz kontaktuak daukadazala. Behin baino gehiagotan esan eustien herrialde honetan lurpean be espiak dagozala.

Hotelera ailegau naz, gelatik urten eta ordu eta erdira. Nisu lo dago oraindino. Eskerrak, jazotakoaren barri ezan ezkero susto itzela hartuko dau eta. Yangon uriburuak bildurtu egiten dau eta, beraz, bagoazela esan deutsadanean, irribarrea egin deust. Aireportuan nire pasaportea jaso behar dot eta dana ondo joatea espero dot. Zorionez, holan izan da. Hori bai, bisaduaren ganean zigilu bat jarri deuste. Akaso, Myanmar herrialdean ‘non grata’ personea nazala jakinarazoteko. Baina ez da ezer gehiago jazo. Txotxolokeria iruditu arren, nire burua Birmaniako kartzela batean ikusteak erabat bildurtu nau. Dana dala, susto itzela izan da, hori baino ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

BIZKAIE!

Arbidea, 1 (Txurdinaga), 48004 Bilbao
Erredakzinoa: Tel. 94 4162393 - Faxa 94 4150199

bizkaie@bizkaie.biz

Babesleak:

Creative Commons License

Codesyntaxek garatua