Dubai (I)
2007-09-20 11:40 BidaideDubai ameskeria hutsa da. Lujo eta teknologia aurreratueneko oasia planetako erregiorik nahasienetakoan. Urian arabiar idiosinkrasia eta mendebaldeko bizimodua buztartzen dira, Arabiar Penintsulako lagunen gehiengoagaz bape zerikusirik barik. Dubain gehiegikeria eta nabarmenkeria dira nagusi.
Dubai ameskeria hutsa da. Lujo eta teknologia aurreratueneko oasia planetako erregiorik nahasienetakoan. Urian arabiar idiosinkrasia eta mendebaldeko bizimodua buztartzen dira, Arabiar Penintsulako lagunen gehiengoagaz bape zerikusirik barik. Dubain gehiegikeria eta nabarmenkeria dira nagusi.
Lurreratzeak zur eta lur ixten zaitu eta ohikoa izaten da bidaiari guztiak hegazkinaren leihoetatik begira joatea bidaiaren azken minutu emozionante horreetan. Suberte apur bategaz, ipar-ekialdetik sartuko da hegazkina Dubaiko aireportu ederrean eta begien gozamenerako planetako urigintza proiekturik bitxienak ikus daitekez. Lehenengo ‘Jumeirah’ agertuko jatzue begien aurrean, palmondo erraldoi bat osotuz, isla artifizialetan eregitako lujo handiko urbanizazino ikusgarria. Aurrerago, munduko zazpi izarreko hotel bakarra agiri da, sano ezaguna, eliteko bi tenislarik ‘partidua’ jokatu ebelako hotel horretako heliportuan. Horrezaz gan, Burj Al Arab be ikusgarria da, belaontzi baten etxurako eraikina da eta hau be isla artifizial batean eregita dago.
Edozelan be, ikusgarriena ‘Mundua’ da, injinerutzearen mirakulua emoten dau. Mapamundiaren irudikapena da zeozelan esateko, hau be isla artifizialen gainean eregia. Eurotan benetako aberatsen modako lekua da bape duda barik, Ekialde Ertaineko eta Arabiar Emirerriko uririk boteretsuena eta garrantzitsuena. ‘Urrearen uria’ leku ezin hobea da planetako turismo gunerik karuenetan disfrutetako eta lujo handiko kotxe eta jantziak zein urrezko objektu eta harribitziak ‘erakusteko’.
Hori guztia gitxi ez balitz, hegazkina lurreratzeko gitxi falta danean, ezusteko ederra hartuko dozue ze aurrez aurre Burj Dubai agertuko jatzue, munduko eraikinik altuena izango dana; gaur egun 550 metroko altueran dabilz beharrean baina aurreikuspenen arabera, zortzirehun metrotik gorako eraikina izango da eta, beraz, orain arteko altuena, 500 metro inguruko altuerea dauen Taiwaneko ‘Taipei 101’ txiki geratuko da.
Azkenean, hegazkinak lurra jo baino metro batzuk lehenago garabiz osotutako ‘basoa’ ikus daiteke; aireportuko obrak dira, izan be, munduko hegazkinik handiena dan Airbus A-380 hegazkina hartzeko pista eta terminal barriak eregiten dabilz. Kontuan izan, herrialdearen ikur dan Emirates Airlines konpainiak 50 Airbus A-380 eskatu dituala honezkero.
Ez da harritzekoa, beraz, bidaiariei sinisgogortasun puntua atzemotea arpegikeran inmigrazinoko mostradorera heldukeran. Ingurualdea basamortua izan arren, ez ohiko basamortua da. Baina ezustekoz betetako istorioa hasi baino ez da egin ze Dubaik asko dauka eskaintzeko bero larria eta hezetasuna aguantetan dauenarentzat.
Gorabeherak
Dubai beira eta altzairuzko eraikin eta teknologiaren kokagune izateaz gan, arabiar giro eta ezaugarrien erakustoki be bada. Uriaren alde zaharrean, kale estuak, espezia usaina, babutxa eta durbante-dendak zein urrezko objektuak eta harribitxiak saltzeko lekuak topauko dozuez. Dubai Creek, jarduera handiko portua be gomendatzen deutsuet; kontrasteak sekulakoak dira han; itsasontzi zaharrak ikusiko dozuez, eta beharginak eskuz fardelak atara edo sartzen eta jarduera hori guztia banku eta bulegoz jositako eraikinetako ispiluetan islatuta. Dubain ez dago erdibiderik.
Per capita errentea 18.000 euro ingurukoa da, Euskadikoa baino zeozertxu apalagoa. Edozelan be, datu horrek gorabehera handiak izkutatzen ditu. Miloe ta erdi biztanletik gora dituan urian, gehienak, % 90 inguru eraikuntza sektorean lan egiten daben etorkinak dira, eskulan merkea. Ganerako % 10, bertako lagunak dira, herrialdearen aberastausn iturri nagusi dan petroleoa kontroletan dauena. Beraz, errazago ikusten dira kaleetan arpegi iluneko indiar eta pakistandarrak, arabiarren durbante eta tunika dotoreez jantzitako lagunak baino, izan be, azken honeek etxeorratzetan eta ‘elitearentzako’ merkataritza zentro eta auzo berezietan ibilten dira. Gorabehera horreen eraginez, sarritan aurrez aurrekoak eta tensino momentuak bizi izaten dira etorkinen eta bertakoen artean. Orain hilebete batzuk, Burj Dubai, munduko eraikin altuena eregiten dabilzan beharginek manifestazinoa egin eben lan baldintza negargarriak salatzeko eta istiluetan miloe bat dolarreko kalteak eragin zituen.
Erreportajearen bigarren zatian, uriak bizi dauen urigintza basatiaren barri eta, era berean, Dubaira joan gura dozuenontzako aholku batzuk emongo deutsuedaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!