Zergaitik dago Japonia gu baino askozaz aurrerago?

Zigor Aldama 2008-10-10 12:50   Bidaide

Shigeru Aida japoniar lankideak argi dauka artikulu honen izenburuaren erantzuna: 'etorkizunean bizi garalako', dino. Arrazoi osoz, ganera. Zehatz esateko, aldea zazpi ordukoa da udan eta zortzikoa neguan. Baina Tokioko kaleetan zehar ibilita, hainbat kontutan Japonia aurreratuago dagoala pentsetea ezinbestekoa da.

Shigeru Aida japoniar lankideak argi dauka artikulu honen izenburuaren erantzuna: 'etorkizunean bizi garalako', dino. Arrazoi osoz, ganera. Zehatz esateko, aldea zazpi ordukoa da udan eta zortzikoa neguan. Baina Tokioko kaleetan zehar ibilita, hainbat kontutan Japonia aurreratuago dagoala pentsetea ezinbestekoa da.

Begibistako aurrerapen deigarriena teknologikoa da. Japoniara egindako bisiteak etorkizunerako sarrera moduan balio dau. Telekomunikazinoen arloan hasita, berbarako. Herrialde honetan, nire telefonoa, mendebaldeko edonorenaren moduan, ez dabil. Ia erlikia bat da. Japoniarrek danetariko zerbitzuak ditue euren eskuko telefonoetan: e-postea, Internet konexinoa, bideokonferentzia, gps, zentralizautako ordainketea, telebista... Orain, gitxika-gitxika, zerbitzu horreek guztiek Europarako bidea hartu dabe, baina prezioak astronomikoak dira. Japonian, barriz, telefono konpainien helburua ez da bezeroei guzurrik esatea eta prezioak oso arrazoizkoak dira. Akaso horregaitik, iPhone dalakoak ez dauka arrakasta lar: 'gure telefonoak hobeak dira eta Apple-k eskaintzen dituan zerbitzuak aspalditik daukaguz', dinost Aida-k.

Gauza bera pasetan da banda zabalagaz eta wi-fi-agaz. Tokion, berbarako, abiadura handiko sare nahaspilea dago. Beti dago bat edo bat erabilgarri, doban. Eta gure herrialdean utopia moduan ikusten doguzan 20 megak aspaldi atzean itxi eta 160 megadun zerbitzua daukie. Baina benetakoak, ez bakarrik publizidadea egiteko.

Beste hainbat kontuk be harrituta ixten zaitue, ez barriak diralako, aspaldian erabilten dituelako baino. Bat, berbarako, garraiobide publikoaren txartel elektromagnetikoa da. Euskal garraiobide-sarea baino askozaz hobea dan zerbitzua erabilteko modu arina eta ekologikoa eskaintzen dau. Txartelagaz atea ikutu besterik ez da egin behar barrura sartzeko. Ez da behar papelezko txartelik eta errez-errez kargau daiteke, edonon. Bilbon, aspaldi proposatu zan sistema hori jartea baina, beste hainbat kontu legez, proposatzen danetik errealidade bihurtu arte...

Hori baino izango ez balitz... Nipondar gizartearen arlo batzuk bildurra emoteko modukoak izan arren, ez litxakigu txarto etorriko beste batzutatik ikastea. Tokion, munduko uririk jentetsuena 26 miloe biztanle baino gehiagogaz, ez dago auto-pilaketarik. Jentea lanera metroz, trenez, autobusez, bizikletaz edota oinez joaten da. Hori bai, uriburuan bizikletentzako erreia dagoalako egiten dabe; zebrabideek be, garraiobide horretarako berenberegi preparautako gunea daukie.

Eta isiltasuna. Eskuko telefonotik ez dabe zaratarik egiten ze uriko garraiobideetan galarazota dago erabiltea. Trenean, albokoaren alkarrizketea entzun barik deskantsau zeinke. Eta kerik be ez dago. Espainian tabakoaren kontrako legea zorrotz beteten ez dan bitartean, Japonian, Estadu Batuetako hainbat estadutan legez, ezin daiteke kalean erre, nikotinazaleentzako berenberegi preparautako gune bitxietan baino ez bada. Eskertzekoa da kerik bako giroan bizi ahal izatea eta, itxuraz behintzat, danak dagoz pozik, erretzaileak eta ez erretzaileak.

Segurtasuna be aitatu behar dogu, modu positiboan. Jazkera eta estilo aniztasuna egon arren, hard rock estiloan hasi eta cosplay estiloraino, betiko trajea eta korbateaz gan, ez da zertan bildurtu. Diru-zorroa taberna bateko mahaian ahaztu arren, bueltan joan eta, seguruenik, inok ikutu barik topauko dozu. Halanda be, batzuetan gai hau muturreraino eroaten dabe. Behin, Tokion bizi dan lagun euskaldun bati atzetik segika etorri jakon denda bateko arduraduna, hartu ez zituan bost yen, hiru zentimo euro, bueltan emoteko. Horregaitik, ez da harritzekoa japoniar koitaduak Madrileko Barajas aireportuko gaizkileen jomuga izatea. Kontua larria da eta konpainia batzuek oharrak banatzen ditue Espainiako uriburura doazen bidaiarien artean.

Honezkero, bat baino gehiago japoniako kulturearen arlo negatiboetan pentsetan egongo da, gehiegikeriatan berbarako: ordu piloa lanean, gizarte-kontrol zorrotza, norberaren buruaz beste egitera bultzatzen dauen presinoa... Duda barik, horreek danak benetako ezaugarriak dira, baina euskal berezitasunen eta japoniar berezitasunen arteko zentzuzko buztarketa batek emoitz bikainak emon leikez. Japoniar erloju baten moduan funtzionetan dauen gizarte aurreratua, baina zeozelako malgutasunez eta gure nortasuna definiduten dauen alaitasunez. Buztarketa horrek arrakastea eukiko leuke bizi garan mundu globalizau honetan, bizirauteko ezinbestekoa baita pausu bat aurretik joatea. Japoniak industria arloko iraultzearen ostean lortu dau eta Euskadik be horri jarraitu behar leuskio. Ganera, ez litxakigu txarto etorriko euren kulturako arlo batzuk kopietea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu