Hamarkada bat Asiagaz burrukan
2009-02-04 11:33 BidaideUrte hau berezia da niretzat. Mundu mailako krisi ekonomikoagaitik be bai, baina batez be, orain dala hamar urte lehenengoz Asia zapaldu nebalako. Ordutik, nire bizitza erabat aldatu da eta 1998an inok aurreikusiko ez leuken bidea hartu dau.
Urte hau berezia da niretzat. Mundu mailako krisi ekonomikoagaitik be bai, baina batez be, orain dala hamar urte lehenengoz Asia zapaldu nebalako. Ordutik, nire bizitza erabat aldatu da eta 1998an inok aurreikusiko ez leuken bidea hartu dau. Orduan, etxetik urtetea asko kostetan jakon mutil koskor bat nintzan. Egun, ezin dot leku berean aste bi baino gehiago egon.
Atzo izango balitz moduan gogoratzen dot Edorta Odriozola txikitako lagunagaz Hong Kong uria lehenengoz zapaldu neban eguna. Gogoratzen dot orduan, oraindino, hegazkineko txartelak eskuz beteten zirala eta Txinan egozan espainiarrak esku bateko hatzamarrakaz kontau eitekezan. Hilebete eta erdi pasau genduan herrialdea trenez zeharkatzen, txartelik merkeenakaz, artean zotzak erabilten edota txinatarrez eskerrak emoten ez genkiala. Baina Txinak hunkituta itxi gintuan. Ez eukan zerikusirik gure aurreikuspenakaz, mendebaldarrok Ekialde Urrunaz geunken ideiagaz.
Euskadira Maoren herrialdea munduko potentzia bilakatuko zala -Estadu Batuakaz burrukatzeko modukoa- konbenziduta bueltau nintzanean, familiako kideek eta lagunek barre egiten eusten. Egun, planetako hirugarren ekonomia da eta, aurreikuspenen arabera, bi edo hiru hamarkada baino ez ditu behar izango Ipar Amerikako inperioari aurrea hartzeko.
Urte bi pasau behar izan ziran Deiak nire lehenengo erreportajea argitaratu ebanerako eta, kuriosidadez, protagonista nagusia Maroko izan zan. Orduan hasi zan ni eta Asiaren arteko amodio-gorroto loturea komunikabideetan agertzen. Ordurako, San Mames alboko Industria Injinerutza ikasketak itxita nituan, erakargarriagoak ziran beste batzukaitik: Kazetaritza. Ordurako, 2001ean, sei bat hilebete pasau ziran lehenengoz Txina eta hego-ekialde asiarra zapaldu nituanetik. 2002an, Bizkaie! jaio zan eta, urtebete geroago, karrerea amaitu eta praktikak El Correo egunkarian egin nituan uda sargori batean. Uste dot orduan konturatu nintzala nire lekua ez egoala erredakzino baten barruan, eta bidaiakaz jarraitzea erabagi neban, baina honezkero urtean lau hilebeteko bidaia bi. Indarrak hartzeko etorten nintzan etxera, komunikabideakaz berba egiteko eta berbaldiakaz eta erakusketakaz diru apur bat lortzeko, lehenengo euskal mugen barruan eta, gero, estadu osoan.
2005ean, behin nire lehenengo eta, orain arte, liburu bakarra argitaratu ostean -'Asia, burdel del mundo' eta El País egunkariak nire lehenengo erreportajea argitaratu eta gero, Txinan geratzea erabagi neban. Bidaiatzea danori gustetan jaku, baina lan-kontuakaitik danean, kantzau egiten dau. Asko, ganera. Orain, eskuko ordenagailua ez neukaneko sasoi hareek izaten dodaz gogoan, baita nire eskuko telefonoak Asian funtzionetan ez ebanekoak be. Guk gura genduan orduan altzau eta inguruaz disfrutetako asmoz urteten genduan, lekuan lekukoakaz berba egitera, ezelako prisarik edota presinorik barik, trankil-trankil. Orain, eguneko 24 orduetan nago konektauta, hamabost kiloko ekipoa daroat aldean eta, bidaia bakotxean, nire agendearen densidadea eta Gobernuko presidentearena antzekoak dirala esango neuke.
Zorionez, Txinara bizitera datozan gehienei pasetan jakenaren kontrara, nire lanaz disfrutetan segiduten dot. Egia da gauzak asko aldatu dirala, nire bizimodua gero eta korapilatsuagoa dala eta, lan-jardunak, askotan, amaiezinak izaten dirala. Baina oraindino ez naz abrozidu. Askotan galdetzen deustie eta beti erantzuten dot gauza bera: ez naz kapaz izango inguratzen deustan kontinente guztia ezagutzeko. Eta, lortu ezkero, amaitu orduko barriro hasi beharko nintzateke, gainontzekoa aldatuta egongo litzatekelako barriro.
Hori da munduko lurralde honek daukan onena. Dinamikoa da eta ez dau lorik egiten. Konparau ezineko aniztasun etniko eta paisajistikoaz gan, baketsua eta egonkorra da. Mundu globalizatuan daukan garrantziagaitik, haztera bultzatuta dago eta, nire lana ordaintzen daben komunikabideek eta nire hankek laguntzen deustien bitartean -behin baino gehiagotan huts egin dabe honezkero-, hemen egon gura neuke zuoi hori guztia kontetako. Orain, Indiara eta Sri Lankara bidean nago.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!