Ondare olinpikoa

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-01-12 13:34   Bidaide

Joko Olinpikoak ez dira alperrik joan. Txina anfitrioia betirako aldatu dabe. Honezkero, Pekin ez da Mao Tse Tung-ek sortutako industria uriburu grisa. Asiar erraldoiaren bihotz politiko eta kulturalean oraindino tximini batzuk geratzen dira, urrunean, baina Beijing barriak kutsadureari agur esan deutso eta, orain, zeru urdina ikusten da egunez eta, gauez, izarrez beterik agiri da.

Joko Olinpikoak ez dira alperrik joan. Txina anfitrioia betirako aldatu dabe. Honezkero, Pekin ez da Mao Tse Tung-ek sortutako industria uriburu grisa. Asiar erraldoiaren bihotz politiko eta kulturalean oraindino tximini batzuk geratzen dira, urrunean, baina Beijing barriak kutsadureari agur esan deutso eta, orain, zeru urdina ikusten da egunez eta, gauez, izarrez beterik agiri da. Ganera, uriko hamalau miloe biztanleren izaera gogorra aldarazoteko egindako esfortzuak be emoitza positiboa izan dau. Honezkero, ez dira entzuten txistua bota baino lehenagoko eztarriko zaratak, semaforoak eta trafiko-seinaleak ez dira apaingarri hutsak eta metroa ez da gudu-zelaia. Eraldaketea kale nagusietan eta auzo txikietan be igarten da.

Begibistakoena, duda barik, abangoardia-arkitekturean oinarritzen diran eraikin erraldoi kopuruaren gorakadea da. Honezkero, Jianguomen etorbidea ez da eraikin itzelak dituan uriko kale bakarra. Ahoskaezineko hainbat izen gehitu jakoz, danak kontsumitzaileen arretea erakarteko gogo sutsuagaz, oraindino be herritarrek yuanak merkataritza-gune erraldoietan gastetako ohiturea daukie eta. Honezkero krisi ekonomikoak Txina ikutu arren, Pekinen ez da lar igarri eta altzairuzko eta hormigoizko uria etenik barik handitzen dago.

Baina, aldi berean, Joko Olinpikoek xarmaz beteriko antxinako guneen bizibarritzea ekarri dabe. Hutoi asko desagertu arren -adreilu grisez eginiko pisu bateko edo biko etxez osoturiko auzoak-, beste batzuek indarra hartu dabe. Nanluogu Xiang auzoa da horren adibide garbia, Historia eta abangoardia bila dabizan bisitarien leku gogokoena. Kalea, kilometro bat baino luzegoa, XX. mende hasierako argazkiak eta arteragoko zirriborroak kontuan izanda barriztau dabe. Hori dala eta, bertatik oinez ibilteak sasoi bateko garaiak gogorarazoten deutsuz. Halanda be, desbardintasun nabarmen bat dago: oraingo dendak eta orain dala mende bateko denda eta jatetxe ibiltariak guztiz desbardinak dira.

Orain, Plastered edo NLGX izeneko dendak dira nagusi, euren diseinuetan elementu historikoak eta modernoak buztartu eta kamisetak, koadernoak edo ontziak argazkiz horniduten dituenak. Orain arte pentsau ezinak ziran irudiak be ikus daitekez. Harrituta ixten zaitu Mao bizikleta baten ganean, hegaz eta puru bat erreten ikusteak, E.T. film ezaguneko protagonistearen antzera. Inoren pentzura barre egiteak lekua hartu dau eta, Plastered dendako arduradunaren esanetan, 'atzerritarrei asko gustetan jakez holako produktuak'. Atzerritar horreek gustura egon daitezan, Nanluogu Xiang-en xarmaz beteriko kafetegiak eta pizza be eskaintzen daben te-etxeak topau daitekez.

Houhai lakuak be uriko lekurik gozagarriena izan gura dau. Parke erraldoia trankil egoteko gune nagusia da eta bisitariak erdiguneko zoramena atzean itxi leike bertan deskantsua hartzeko. Bertan, bikote eztitsuak edota sasoi bateko kartel propagandistikoz beteriko Kultur Iraultzearen nostalgiko gitxi batzuk topau daitekez. Hori gitxi ez bada be, pedalakaz dabizan barku txikiz beteriko laku bat be badago, zume negarti zugatxez inguratuta, inguruari ikutu malenkoniatsua emoteko. Barkuan ibilbidetxua egin ostean, xarmaz beteriko kaletxuetan ibiltea besterik ez dago.

Artea eta arkitektura

Uriaren iparraldean, aireportutik hur, Joko Olinpikoak baino lehenago be, fabrikaz beteriko '798' gunea turisten atrakzino-gunea zan. Baina, duda barik, kirol-ekimenak eremu horretan mundu mailako arte-galeria kontzentrazino handiena edegitea ekarri dau. Oihartzuna itzela izan da, merezidutakoa ganera. Sasoi batean arma fabrikak egozan pabiloietan txinatar abangoardia artea ikus daiteke orain, nazinoarte mailan gehien zabaltzen dagoan arte muetea. Galeriak ikusteko ez da ordaindu behar eta egun osoa egon gaitekez abrozidu barik. Pinturea, esculturea, argazkiak, modea, azpiegitura erraldoiak, ‘performance’-ak eta baita graffitiak be. Txinatar artistei ez jake ezta diziplina bakarra be eskapetan. Bildurra kendu, tabuak atzean itxi eta nazinoarteko eszenan bete-betean sartu dira, itsu-itsuan. Se han quitado el miedo y se han sacudido los tabúes para entrar en la escena internacional como elefante en cacharrería. Horregaitik, '798' gunean danetariko ezusteak topau daitekez.

Baina ezinezkoa da eremu olinpikoak sortarazoten dauen interesa baino gehiago eragitea. 'Habia' izenez ezaguna dan Estadio Nazionala 50 yuanen (6 euro inguru) trukean bisitau daiteke; eta Uretako Gune Nazionala, 'ur ontzia', 30 yuanen trukean (4 euro baino gitxiago). Sarreren prezioa altuegia izan arren, kirol azpiegiturek milaka turista erakarten jarraitzen dabe, telebistaz ikusitako guneak zapaldu guran datozan turistak. Egia esateko, arkitekturearen altxor honeek ikustea zoragarria da.

Gainontzeko monumentuakaz gauza bera pasetan da, barriztau egin ditue eta. Galazotako Uria da horren erakusle argiena, Udako Jauregiaren eta Zeruko Tenpluaren aurretik, txinatar kulturearen handitasunaren hiru erakusle garbienak, XXI. mendeko faraoi olinpikoek egindako eraikinak baino bikainagoak izan daitekezanak. Halanda be, barriztapenak eragin negatiboa be izan dau, eraikinei antxinakotasunak emoten deutsen xarma hori desagertu baita. Orain, pentsau daiteke Galazotako Uria atzo eregi zala eta, oraingo itxurea sasoi bateko itxurearen antzekoa izan arren, zutabe eta teilatu zaharren faltea igarten da.

Pekin ez da barriro lehengo uria izango. Joko Olinpikoak inflexino puntua markau dabe. Batzuek txinako uriburuak sasoi bateko ikutua galdu izana kritiketan daben bitartean, beste batzuek Olinpiadeak uria mundu mailan kokatu izana eskertzen dabe, baita megapolis erraldoien azpiegiturak izatea ahalbidetzea be. Zenbat buru, hainbat aburu. Baina Pekinen eraldaketearen aldekoak zein kontrakoak bat datoz eretxi batean: onerako zein txarrerako, uria planetako ikusgarrienetarikoa da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu