Ohorezko Lauaxeta Saria, Joxe Anjel Iribarri eta Bizkaiko euskaltegiei

Bizkaie! 2016-11-29 13:46   Euskerea berbagai

Euskerearen Egunaren bueltan emoten ditu sariok Bizkaiko Foru Aldundiak. Abenduaren 2an, barikua, omenduko ditue Iribar eta euskaltegiak, Foru Jauregian.

Gabriel Arestiren argitaratu bako liburu bat topau eta plazaratu dabe

Dabi Piedra 2016-11-29 12:37   Kulturea

1962an idatzitako Mailu batekin: biola batekin lanean, Arestiren geroagoko obra ezagunen oinarriak agiri dira. Idazlearen bederatzi gutun be sartu ditue liburuan.

Pedro Molina Temboury: 'Irakurleak Txinaren ikuspegia aldatzea gura dot'

Zigor Aldama 2016-11-29 11:36   Bidaide

Pedro Molina Temboury, Un Jardín en Shanghái liburuaren egilea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak, Santutxun

Bizkaie! 2016-11-29 10:03   Zinemea

Eguaztenean, zemendiak 30, hasi eta abenduaren 16ra arte, Muguruzaren sorkuntzak ikusi ahal izango dira Bilboko Santutxu auzoan. Saio guztietara sartzea doban izango da.

Asmo didaktikodun 'Trikitixa liburua II' argitaratu dau Xabi Solano Maizak

Bizkaie! 2016-11-29 08:23   Musikea

Berak konposatutako 15 kantaren partiturak dakarz liburuak, baita horreek entzuteko CDa be. Ganera, Ereñotzu diskoa be plazaratuko dau.

Agur Etsaiak, ondo etorri EtsaiakEroak

Dabi Piedra 2016-11-28 13:56   Musikea

30 urteko ibilbidea amaituko dau Lekeitioko banda mitikoak. Haren ordez, baina, EtsaiakEroak lekukoa hartzeko prest dago.

Bilboko horma-arte publikoaren katalogoa argitaratu dau Udalak

Bizkaie! 2016-11-28 13:50   Kulturea

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako fatxadetan dagozan hogei artelan identifikau ditue. Era horretako lehenengo katalogoa da nazinoartean.

Bob Dylanen kanta batzuk euskeratu beharko dira aurten Jokin Zaitegi bekan

Bizkaie! 2016-11-28 13:25   Kulturea

Literaturako Nobel saridunen liburuak euskeratzea da sariketearen helburua. Aurtengo deialdian, Nobela Dylanek irabazi dauen ezkero, haren abesti batzuk itzultzea izango da baldintzea.

Beñat Ugartetxeak irabazi dau Basauriko finalaurrekoa

Bizkaie! 2016-11-28 08:59   Bertsolaritzea

Mallabiarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean egoteko txartela lortu dau. Onintza Enbeitak eta Xabat Galletebeitiak be aukera handiak daukiez Miribillan kantetako.

Zazkel talde bilbotarrak irabazi dau 8. Banden Lehia

Bizkaie! 2016-11-28 08:39   Musikea

Boto guztien % 42,15egaz, Zazkel taldea izan da da irabazlea. Ondoren, Izeberg taldea, % 25,40gaz eta Hi Exekutibo oso hur, % 21,83gaz; Sutan % 10egaz. 

Euskerearen Egunerako adierazpen bateratua adostu dabe erakunde publikoek eta euskalgintzeak

Bizkaie! 2016-11-25 13:50   Euskerea berbagai

Zer egin dezaket nik euskararen alde? izeneko agiria erkidegoko erakunde publikoek, Legebiltzarrak eta euskalgintzako eragileek sinatu dabe.

Joana Pimentaren 'Um campo de aviaçao' film portugaldarrak irabazi dau Zinebiko Sari Nagusia

Bizkaie! 2016-11-25 12:20   Zinemea

Maria Elorzaren eta Maider Fernandezen Gure hormek da Euskal Zinemaren Sari Nagusiaren irabazlea.

Historia egin daben emakumeak gogoratuko ditue Bilboko XX. Sinposioan

Bizkaie! 2016-11-25 12:05   Kulturea

Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalaren laguntzinoaz antolatzen dauen topaketa hori hilaren 28an eta 29an egingo dabe. Uriaren historia genero ikuspegitik aztertzea da asmoa.

Itzulpenaren Sari Nazionalaren arauak aldatzeko eskatu deutso Euskaltzaindiak ministroari

Bizkaie! 2016-11-25 11:25   Euskerea berbagai

Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzain eta itzultzaileari jazotakoaren harira, gutuna bialdu deutso Akademiak Espainiako Kultura ministro Iñigo Méndez de Vigori.

EGA Master enpreseak bere hiztegi teknikoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2016-11-25 10:49   Euskerea berbagai

Elhuyar-eko Hizkuntza eta Teknologia unidadeko terminologia-adituen aholkularitzapean, EGA Master Hiztegia osotu dau, zazpi hizkuntzatan: euskerea, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa eta txinerea. 

Bart emon ditue Bilbon VII. AzPlay, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako sariak

Bizkaie! 2016-11-25 09:41   Kulturea

AzPlay jaialdiaren harian, Azkuna Zentroak JokuPlay aurkeztu dau, gaurtik Mediateka BBKn modu iraunkorrean izango dan joko espazio barria.

Nekane Balluerka aukeratu dabe UPV/EHUko errektore

Bizkaie! 2016-11-25 08:54   Kulturea

Hautagai bakarrak botoen % 66,31 lortu dau.

Hondarribiko alardera begira jarri da Arantxa Urretabizkaia, 'Bidean ikasia (1993-2016)' liburuan

Bizkaie! 2016-11-25 08:34   Kulturea

Alarde parekidean parte hartzen hasi zanetik bizitako gorabeherak, pasautako ikarea eta izandako pozak azaldu ditu Arantxa Urretabizkaiak. Pamielagaz argitaratu dau lan barria.

'Bermeoko txistulariak, musikarako grina' disko bikotxa kalean da

Bizkaie! 2016-11-24 12:53   Musikea

Larrinaga sendikoek bultzatutako Bermeoko txistulari taldearen grabazino zaharrak batu ditue Udalak eta Euskal Herriko Txistulari Alkarteak.