Nekazaritzeagaz lotutako jolas kooperatiboa plazaratu dabe Ikastolek

Bizkaie! 2017-12-11 09:23   Kulturea

Sei urtetik gorako umeentzat da Uzta batzera!.

Argazkia: Ikastolen Alkartea | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko gizartean horrenbesteko garrantzia izan dauen nekazaritzea umeei hurreratzeko eta alkarlana bultzatzeko jolasa da Ikastolen Alkarteak aurkeztu barri dauen hau. Etxe ondoan edo herritik hur familiaren konsumorako ortu txikiak izatea ohikoa da, eta hori da jolasaren abiapuntua.

Jolas kooperatibo honen bidez, nekazari girora hurreratu ahal izango dira sei urtetik gorako neska-mutilak, eta ohitura horren transmisinoa bermatu guran, ortuan sasoi bakotxean zer landatu eta zer erein ikasi ahal izango dabe, Ikastolen Alkartearen arabera. Gure neska-mutilek baserriko zein uriko ortuaren oinarrizko egutegia ezagutu daien nahi dogu, ganeratu dau erakunde horrek.

Jolasaren helburua edo funtzionamendua honako hau da: Hiru baserritarren artean, alkarlanean, ahalik eta uzta gehien batu beharko dabe. Bide naturalak erabiliz ortuko lanak egin beharko ditue eta naturearen egoerei eta basurdeei aurre egin. Uztea batu baino lehen basurdeak 24 piezako puzzlea osotuten badau, baserritarrek galdu egingo dabe, beraz, adi ibiltea komenidu jake.

Urrezko baserritar bihurtzeko, ostera, ortuarien eta fruten arteko hogei eskuratu beharko ditue eta, ganera, lurra jagoteaz lotutako bost lan egin. Zidarrezko baserritar izateko, 13 fruta eta ortuari batu beharko ditue parte-hartzaileek, eta hiru lan egin.

Uzta batzera! jolasaren barri emoten dauen bideo laburra, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu