Saskia diskoz betea etorri da Mauka azokara

Ainhoa Lores 2017-12-08 12:01   Musikea

Patxuko Nice, Bultz edo Anita Parker-en lanak aurkeztu ditu etxeak, besteak beste.

Koldo Rodriguez eta Patxuko | Ikusi handiago | Argazki originala

Koldo Rodriguez Mauka diskoetxeko komunikazino arduradunagaz berba egiteko aukerea izan dogu eta egun honeetako balantzea egin deusku, salmentak ondo doaz, baina bere ustez, jente gitxiago dabil 52. edizino honetan.

Diskoetxeko eskaintzeari jagokonez, inoiz baino disko gehiagogaz eta estilo zabalagoagaz etorri dirala dino Rodriguezek. Maukak orain arte, oso estilo zehatzeko musikea egin dau eta orain dala urte bi zabaltzen joatea erabagi genduan eta aurten hamar erreferentziagaz gatoz.

Horreen artean, Huntza taldeak kaleratu dauen Lumak izeneko lana nabarmendu nahi izan dau Maukakoak, proiektu berezia da honakoa, Aspanogi alkarteari laguntzinoa emoteko proiektua dalako. Minbizia daukaten umeen gurasoen alkartea da eta irabazten dan dirua eurei laguntzeko izango da.

Beste alde batetik, Arkada Sozial taldeak 20 urte bete ditu eta disko-liburu berezi bategaz datoz azokara.

Aitatutakoaz gan, Maukaren standean lan honeek eskuratu ahal izango dira, besteak beste: Patxuko Nice-ren azken lana, Bultz taldearen lehenengoa, Nogen-en bildumea, Gose taldeko Iñaki Bengoa eta Jon Zubiaga Osoronen egitasmo barria, Anita Parker izenekoa, The Friday´s Crew-ren bigarren lana, eta Keu-k gitarreagaz sortutako disko-liburua, musika tresna hau ikasten dabizen ikasleentzako dago zuzendua lana eta Euskal Herriko musika eskolakaz batera egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu