'Handia', euskerazko filmik ikusiena azken urteotan

Bizkaie! 2017-12-07 11:34   Zinemea

90.000 lagun inguruk ikusi dabe pelikulea.

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma pasa dan urriaren 20an estreinau eben, Donostiako Zinemaldian aurkeztu ostean, eta dagoeneko  90.000 ikusle inguru izan ditu. Datu honeen arabera, zinema-aretoetan gehien ikusi dan euskerazko pelikulea da azken urteotan. Orain arte, Iñaki Aizpuruk 1984an zuzendu eban Erreporteroak izan da pelikularik ikusiena.

Handiak 25.000 ikusle izan zituan estreinautako asteburuan eta Zinemaldian bertan, 16.000 persona izan ziran Garaño eta Arregiren lana ikusten.

Honetaz gan, Espainiako Forqué sarietarako be hautatu dabe filma. Euskerazko pelikula bat proponiduten daben lehenengo aldia da honakoa eta lan taldea pozik azaldu da barriagaz.

Danetara, bost obra aukeratu ditue sari honeetan lehiatzeko. Handiagaz batera hortaz, Pablo Bergerren Abracadabra komedia, Manuel Martín Cuencaren El autor dramea, Isabel Coixeten La librería egokitzapena, eta Carla Simonen Estiu 1993 dramea.

Kontuak kontu, sari banaketea urtarrilaren 13an egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu