Trikitixearen uzta barria dakar 'Haziak' diskoak
2017-12-09 12:27 MusikeaGazteentzako maketa lehiaketako piezarik onenak batu ditu Trikitixa Alkarteak lan horretan.
25 urtetik beherako gazteei zuzendutako maketa lehiaketea abian ipini eban Trikitixa Alkarteak, gazteen sormena bultzatu eta trikitixearen jokera barriak ezagutzeko. Trikitiaren formaturik tradizionalenak zein taldeagaz grabautako pieza barritzaileagoak aurkeztu ditue parte-hartzaileek. Dozena bi lanetik gora jaso ditue.
Hamar onenak aukeratu eta Haziak izeneko diskoan plazaratu ditue. Durangoko Azokan Trikitixa Alkarteak daukan erakusmahaian gehien saltzen dabizan produktua da Haziak. Ganera, Ahotsenean aurkeztuko dabe gaur, zapatua, arratsaldean.
Alkarteko kide eta trikitixa irakasle dan Aritz Alustizak kontau deuskunez, era guztietako piezak topauko ditue zaleek disko barrian, baina beti trikitixea oinarri dala. Edozelan be, Alustiza gehien harritu dauena parte-hartzaile batzuen edadea da. 25 urtetik beherakoentzat zan lehiaketea, baina batzuek 15 bat baino ez ditue. Gure ikasleak dira batzuk eta honelako lehiaketei esker ikusten dogu zelako talentua daukien, dohain izkutuak deskubridu deutsadaz batzuei.
Diskorako aukeratutako hamar kantuen artean, Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak egindako Barruan daukagun umea nabarmendu behar da. Izan be, lehiaketako lehenengo saria emon deutsie pieza horri. Trikitixearen formatu tradizionalean egindako kantua dala azaldu deusku Alustizak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!