Arriaga Antzokiak Opari Txartela jarri dau salgai
2017-12-11 12:09 Kulturea40 edo 100 euroko balioa izango dau.
Arte eszenikoen aldeko zaletasuna sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortea errazteko asmoz, Arriaga Antzokiak azken lau urteetako kanpaineari barriro ekin deutso Opari Txartela salgai jarriz. Honi esker, erabiltzaileek 2018ko bagilera arteko denporaldi honetako antzerki, musika, opera, jantzeña zein bestelako ikuskizunak ikusi ahal izango ditue.
Aurreko urteetan izandako erantzun ona ikusirik, Arriagak kanpainea martxan jarri nahi izan dau hasierako helburuei eutsita: ahalik eta ikusle gehien antzokira erakarri eta harrobia egiten segidu, lagunak gehituz.
Arriagatik dinoenez, Txartela eskuratzea, oso prezio egokian eta beste hainbat abantailez, kulturea oparitzeko aukera bikaina da.
Modalidade bi aurkeztu ditue: batak 40 euroko saldoa dau, eta besteak 100 eurokoa. Bietako edozeinek emoten dau denporaldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukerea, saldoa agortu arte betibere. Holan, erositako sarrerek lehen momentutik % 25era heldu leikezan beherapenak ditue.
Horrezaz gan, Opari Txartela dauenak beste abantaila bat be izango da, izan be, saldoa agortu ondoren, Arriagako Lagun karneta doban eskuratzeko aukerea. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenakaz erosten segiduteko eskubidea eta bestelako hainbat abantaila izango ditu denporaldi honetan, 2018ko bagilera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren, aitatutako karneta doban eskuratzeko, nahikoa izango da antzokiko informazino bulegora hurreratu eta Opari Txartela aurkeztea.
Txartelak baliogarriak dira sarrerak txarteldegian eta internetez erosi ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!