Portugalgo Rancho Folclórico de Orgens taldea Mungian
2026-09-17 12:15 KultureaNazinoarteko folklorea Amilotx Dantza Taldearen eskutik.
Mungiako Udalak kulturearen aldeko jarrereari eusten deutso herritarrei zuzendutako jarduera eta topagune bereziak atonduz. Zapatuan herritarrak animetan ditu Udalak eta Amilotx Mungiako Dantza Taldeak atondutako hitzorduaz gozau deien. Herriak Portugalgo Rancho Folclórico de Orgens taldearen folklorea ezagutuko dau, musikea, jantzak eta herri tradizinoak ezagutzeko aukerea eskainiko dauen jardunaldian.
Ikuskizunari zapatuan, hilaren 19an, arratsaldeko 18:30ean ekingo jako San Jose Etxe Alaitik hasiko dan kalejireagaz. Ibilbideak herriko kaleak zeharkatuko ditu eta amaierea Matxin plazan izango dau. Bertan, 19:30ean, izango da saio nagusia.
Ikuskizunean, Portugalgo kultura eta folklorearen adierazpenak ezagutzeko modua izango dau publikoak, herrien arteko kultur trukea eta aniztasunaren balioa musikearen eta
jantzearen bidez sustatuz.
Mungiako Udalak herriko bizitea aberasten daben eta herritarren parte-hartzea, topaketea eta aisialdia sustatzen dituen jarduerak bultzatuz. Esangura horretan, Udalak herriko kultur eragileakaz alkarlanean jarraitzen dau kulturearen munduko programazinoa indartzeko eta edade guztietako herritarrei proposamen barriak hurbiltzeko.
Jardunaldia Amilotx Mungiako Dantza Taldeak herri-jantza tradizionalak sustatzeko eta ondare kulturala bizirik eusteko egiten dauen lanaren barruan kokatzen da. Aldi berean, beste kultura batzuk ezagutzeko eta folklorearen bidez esperientziak konpartiduteko aukerea eskaintzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
