'Derioko baserriak, izena eta izana'
2026-09-24 10:20 KultureaBaserria da, euskereagaz batera, euskal kulturearen ardatza.

Labayru Fundazioak egindako lana da, Derioko Udalaren eskariz. Liburuan Derioko baserrien katalogoa egin dabe, gure izana, gure izaerea dalako, eta ez dgulako galdu gura.
Derioko baserriak - Izena eta izana izeneko liburua Derioko Kultura Birikan aurkeztu dabe. Baserria euskal kulturearen zutabe eta ardatzetako bat da, euskereagaz batera: oinarrizko gizarte-erakundea da, bizimodua eta lana batzen dituana, eta mendez mende pertonei identidadea emon deutsena. Abizen gehienak baserrien izenetatik datoz.
Baserrien jatorriko izentapenak gaur egun auzo-izen edo abizen bihurtuta dagoz. Baserriak emoten deusku izena eta horregaitik dauka liburu-bilduma honek Izena eta izana azpi-deiturea. Xalbador bertsolariak Sortetxeari egindako bertsoetan esaten dau: Munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: izana eta izena.
Aurkezpenean, Nerea Etxebarriak eta Igone Etxebarriak parte hartu dabe lana egiteko prozesuaren barri emonez: toponimia gizarteratzeari buruzko garrantzia, bibliografiaren zehetasunak, baserrien tipologia eta ezaugarriak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
