Badator XIV. Tracking Bilbao

Bizkaie! 2026-09-24 09:34   Kulturea

Hilaren 28an, Pizza Movies lana eskainiko dabe Carlo Padialek eta Asier Sanzek.



Jardunaldien
hamalaugarren edizinoa Bilbon izango da, Sala BBK eta Bilborock Aretoan 2026eko irailaren 28tik urriaren 4ra, eta jaialdiaren gai nagusiagaz lotutako hainbat jarduera izango ditu: mahai-inguruak, proiekzinoak, berbaldiak, ikuskizunak, antzerkia eta kontzertuak, besteak beste. Horrezaz gan, gonbidatu espezializatuak izango ditugu geugaz, finkatutakoak zein talentu barriak, teorialariak eta sortzaileak, baliabide askoren arteko kurutzaketea eta sarean inspirazino iturri eta agente banatzaile bezela erabiltearen isla diranak. 

Izen batzuk aitatzearen, bestek beste, gure artean izango dira Grison, Miguel Noguera, Rocío Saiz, La Basu, Carlo Padial, Asier Sanz, Ane Lindane, Raquel Torres eta Niña Coyote eta Chico Tornado eta tartea izango dabe euskal eszenako, podcast munduko zen bertsolaritzako ordezkariak.

Zinea, musikea, umorea, ilustrazinoa, podcast eta sortzaileak zuzenean izango dira gurean. Praktika kultural indepentearen arloan, bitartekaritza eta gogoetarako aukerea egongo da, kolaborazinoa eta sormen proiektuen jasangarritasuna, sormen, ikasketa eta hartu-emonetarako erdigune berezia.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu