Arte Ederren Bilboko Museoa urriaren 6an edegiko dabe

Bizkaie! 2026-09-28 12:23   Kulturea

Bildu(e)mak, mila ale inguruko obra-moltso batean oinarrituta. 

Ezkerretik eskuinera, Leire Jaureguibeitia, Miguel Zugaza, Miriam Alzuri, Ibone Bengoetxea, Rafael Orbegozo, Gillermo Zuaznabar, Javier Novo eta José Luis Merino. | Ikusi handiago | Argazki originala





Kristo aurreko IV. mendetik 2001. urtera arteko obrak izango dira eta Museoko arduradunek zehaztu dabenez, sekula erakutsi bako 150 bat artelan ikusi ahal izango ditue bisitariek, laurena emakumeek egindakoak, baita bildumako oinarri sozialaren parte diran dohaintza, gordailutza eta legatuei buruzkoa be. Horreen eredu bikainen artean dira Ordóñez-Falcón, Begoña María Azkue, Óscar Alzaga, Bergé y Cía S.A. eta Roberto eta Sáenz de Gorbearen dohaintzak eta Max Ernsten obren eta Arango bildumako gordailutzak, besteak beste. 

Miren Albizuri da Bilboko Arte Ederren Museoko arte moderno eta arte Garaikideko konserbatzaileak nabarmendu dauenez, genero ikuspegi hori aintzat hartuta egin ditue azken urteotako erosketa eta, esangura horretan, bilduma dago XV. mendeko Sofonisba Anguissola italiarraren margolan bat.

Askotariko garaiak, jatorriak eta diziplinak batzen dituen ibilbide oparoa, Antxinaroan hasi eta gaur egungo azken sorkuntzetara bitartekoa.

Lehen etapetan, Erdi Aroa, Errenazimentua eta Barrokoa dagoz ordezkatuta, ospe handiko maisulanen bidez, eta japoniar artelanen sorta bat be ikusi daiteke, museoaren funtsen oparotasunaren eta izaera heterogeneoaren erakusgarri. XX. mendera hurbildu ahala, modernidadeak pinturearen, eskulturearen eta arte aplikatuen norabidea barritu eban eta abangoardiako mobimentuen eskutik, kubismoarenzein surrealismoaren eskutik teknikak eta gaiak ugaritzen joan ziran. Horren guztiaren bultzadaz, sormen-askatasuna nagusitu zan sasoi haretan eragin nabarmena izan eben.

Kontuak kontu, Miriam Albizuri, Gillermo Zuaznabar, Miguel Zugaza eta Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaroorde eta Kultura sailburu eta Bilboko Arte Ederren Museoko  patronatoko presidenteak be parte hartu dau erakusketearen aurkezpen ofizialean.

Patronatuko kide Ruben Orbegozo Iberdrolakoa be izan da aurkezpenan, Bilboko Guggenheim Museoko babesle estrategikoa be badana. 




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu