2027ko gaia: 'marea'

Bizkaie! 2026-09-25 07:41   Kulturea

Cale Garrido da Getxophotoko komisario barria.



Esangura literarioan, marea fenomeno naturala da: itsas mailaren igoerearen eta jatsierearen mobimentu erritmikoa.

Paisajea jarduten eta lurraldea eten barik eraldatzen daben indarren alkarreraginaren emoitzea da. Dinamika honek Getxophotoren 21. edizinoa inspirauko dau eta irudiari eta bere eragin sozialari buruz hausnartzeko abiapuntutzat erabiliko dabe.

Mareak argazkigintza objektu estatiko bezela ez jorratzera gonbidatzen dau, eten barik mobiduten dagoan praktika lez, ezarritako mugak mobiduarazoteko be gainditzeko kapaz dana. Irudiak zirkulau, erreproduzidu, testuingurua eta esangurea aldatu, agertu eta desagertu, artxibau eta berreskuratu egiten dira. Personen, lurraldeen eta denooren artean dabiz eta bueltetan diran bakotxean, beste begirada baten aurrean eta orainaldi desbardin batean egiten dabe.

Aldi berean, ingelesezko adieran, tide korronte bat izan daiteke, hazten dagoann eta norabidez aldatu daitekeen indar bat. Ez gabiz bakarrik herrestan eroaten gaituan kanpoko indarrari buruz —soziala, politikoa edo kulturala—, baizen baita gu partaide garen eta, aldi berean, eraldatzen laguntzen dogun indar kolektiboari buruz be.

Argazkiaren, bideoaren, ekintzen, instalazinoaren, arte digitalaren edo ikusizko beste praktiken bidez, Getxophoto 2027an korronte horreen parte diran irudiaren esparruko proposamenak bilatzen ditu: kolektiboa dana islatzeaz gan, kolektibo hori bera be eregitenn lagundu leikienak. Ezkutuan geratu zana ikusarazoko daben proiektuak, mobiduezina emoten ebana dudan jarriko dabenak, gomutea eraldatuko dabenak edo lotura, ekintza-modu eta talde-erresistentzia barriak aditzera emongo dituenak.

Cale Garrido

Cale Garrido, erdian jesarrita, Getxophotoko taldeak inguratuta komisario barria da (Erretratua). Cale Garridok, Hanburgon bizi dan komisario independenteak, Alejandro Castellote, Frank Kalero, Christian Caujolle, Jokin Aspuru, Monica Allende, Jon Uriarte eta María Ptqk komisarioen lekukoa hartuko dau. Argazkilaritza garaikidean eta irudiari lotutako praktika artistikoetan oinarritzen da bere lana, eta interes berezia dau gai sozial eta ekologikoetan. Hainbat erakunde eta jaialdigtaz lan egin dau, besteak beste, Triennial of Photography Hamburg, C/O Berlin, RAW Photo Triennale Worpswede, Kaunas Photography Gallery, Kurzfilm Festival Hamburg eta Biennale dell 'immagine Chiasso. Haren lanak erakusketak, argitalpenak, zinema-programak eta argitalpen-proiektuak batzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu