'Viajeros de Ultramar. Artistas viajeros', Patricia Phelps de Cisneros Bildumea
2026-09-21 11:17 Kulturea2026ko urriak 6tik 2027ko urtarrilaren 21era, Arte Ederren Bilboko Museoan.
Patricia Phelps de Cisnerosen Bilduman pieza-multzo aparta dago, Amerikako kontinenteko historiaren oinarrizko zati baten ikusisko-narratibearen osogarri: paisaje latinoamerikarren oparotasunak Europako eta Ameriketako artistei eta bidaiariei eragin eutsen lilurea eta jakin-min intelektuala. Izan be, XIX. mendearen amaieran Latinoamerikan eskola lokalak hasi ziran arte, Amerikaren irudi hori artista bidaiariek agertu eben euren lanetan eta parte hartu eben espedizinoen irudimena biztu eban horrek. Beste askoren artean, Frans Post margolari barrokoa –haren paisaje bikain bi ekarri dira– eta Alexander Von Humboldt naturalista eta geografo ospetsuarenargitalpen bi dagoz ikusgai. Argitalpen horreetan haren Naturgemälde-en ereduak dagoz, bai eta aurrerago zientzialari, artista eta bidaiarientzat erabagigarriak izan ziran irudi eta kontakizun batzuk be.
BBVA Fundazinoak babesten dau erakusketea eta komisarioa Estrella de Diego da, UCMko Artearen Historiako katedraduna eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kidea. Ehun eta berrogeita hamar pieza baino gehiago izango dira ikusgai, horreen artean, margolanak, marrazkiak, estanpak, mapak, liburuak eta argazkiak, XVII. eta XX. mendeen artekoak. Bildumeak agirian ixten dau sumendiek, oihanek eta ohitura ezbardinek europar begiei eragindako harridurea, hareek ohituta egozalako naturearen boteretik aldendutako mundu ordenatu bat bilatzen eban pintura akademizistearen zorroztasunera. Halan da be, artistak kapaz izan ziran XVIII. mendeko margolaritzearen kategoria estetiko mendebaldar handiak eroateko ordura arte ezezagunak ziran eszena eta paisaje hareetara
Asier Mendizabal. Mundua, J.L. bildumearen arabera
Epilogo kritiko modura, Mundua, J.L. bildumaren arabera aurkeztuko da. Horren bidez, birkokatu egingo da, hamar urte aurrerago, Estilo-arazoak eta buztinezko ontziak obrea, Asier Mendizabalek (Ordizia, Gipuzkoa, 1973) Quitoko Casa del Alabado kolonaurreko artearen museoan aurkeztu ebana.
Bilboko Museoak 2025ean eskuratu eban instalazinoa eta orain beste esangura batez aurkeztuko da. Proiektu haren barrirakurketeari beste lan bat gehitu jako lotura eginez Juan Larrea (1895-1980) bilbotar poeteak 1930ean Perun batu eta Gerra Zibil betean Espainiako Errepublikeari dohaintzan emao eutson arte inken gorabehera bitxiakaz. Bildumea Amerikako Museoaren parte da orain. Erakusketa honetarako, Mendizabalek bertako zenbait pieza be hartu ditu maileguan.
Interes artistikoaz gan, erakusketeak Mundu Barriaren benetako ikus-kronikea eskaini eta lekukotza emongo dau zenbait alderdi zientifiko, antropologiko, naturalista, arkeologiko eta geografikori buruz, paisajearen generoa zabaltzen baitabe Ilustrazinoak ezarri ebana baino kategoria konplexuagoagaz batera. Gaikako sei eremutan atonduta, bildumeak ikus-narratiba horretan bidaia berezia proponiduten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
