Bilboko Udalak Emakumeen Etxeko obrei ekin deutse Atxurin
2026-09-17 10:25 KultureaDanetara, 3.802.422,6 euro bideratuko dira proiektu horretara.
Aurreikusitakoaren arabera, hamalau hilebeteko epean egingo dira obrak Atxuriko eskola zaharretan. Jarduera hori lehentasunezkotzat joten da Gobernu Taldearen agintaldi-planean.
Obrak udal-jaubetzako higituezin horren prestazinoak hobetzeko izango dira, irisgarritasunari, energia-konsumoari eta erabiltzaileen ondoizateari jagokenez. Halan da be, ezin ahaztu Pedro Ispizua arkitektoak diseinau eta 1922 eta 1931 bitartean egindako eraikinaren izaera historikoa eta ondarea oso-osorik gorde beharko dala, eraikina babestuta baitago.
Proiektuaren helburu nagusietako bat eraikin osoan irisgarritasun unibersala bermatzea da,eta, horretarako, hiru igogailu jarriko dira, eskailera barriak eregitea eta jatorrizko sarrerako eskalinatea berreskuratuko da.
Isolamendu termikoa be hobetuko da eta leihoetako arotzeriak aldatu egingo dira energia-efizientzia handiagoa izateko eta CO2 emisinoak murrizteko.
Emakumeen Etxeak espazio irisgarriak eta bereiziak izango ditu lau pisutan.
Kontuak kontu, arreta personalizatua, tailerrak, coworkinga, jarduerak, erakusketak eta beste erabilera batzuk eskainiko ditue bertan, baita harrera-guneak, liburutegia eta zerbitzu osogarriak be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
