'Artelana bere testuinguruan' irailean bueltauko da
2026-09-23 11:25 KultureaBizitza Paraleloak. La memoria de las copias berbaldia iragarri dabe irailaren 24rako.
Bilboko Berreginen Museoak, ikasturteari hasierea emoteko, bere jarduera entzutetsuenetakoa dakar: Artelana bere testuinguruan. Oraingo honetan eta 2026-2027 ikasturtean egingo diran berbaldi guztietan, datozen hilebeteetan eskainiko diran aldi baterako erakusketa bi izango dira protagonista.
Iraileko berbaldia Itziar Martijak, Museoko bildumen arduradunak, eskainiko dau. Horren bidez, Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta erakundeak urrian aurkeztuko dauen aldi baterako erakusketea aurkeztuko dau: Bizitza paraleloak. La memoria de las copias.
Berbaldiak hiru arlo tematiko izango ditu:
- Kopien bidez konserbetan ditugun lanak, besteak beste, Hildesheimeko Kraterra.
- Museografia ondoz ondo aldatu jaken artelanak, esate baterako, Samotraziako Garaipena, horren erreprodukzinoek dagoeneko ikusgai ez dagozan piezen egoerak konserbetan ditue.
- Ikerketa-pieza bezela erabilitako erreprodukzinoak.
Kontuak kontu, gai horreen bidez, publikoa aldi baterako erakusketan eta Berreginen Museoaren bilduman sartuko da.
Ikasturte honetan, barritasuna da berbaldiek izaera parte-hartzaileagoa izango dabeka, izan be, hirugarrena berbaldi-tailer bat izango da.
Urria: Egiptoko idazkerea.
Zemendia: Izan gaitezen eskribak.
Sartzea doban da eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretiazko sarrerea lortzea hemen.
Bizkaiko erakunde honek bere jarduera urtetsuenaren aldeko apustua egiten jarraitzen dau, izan be, hamazazpi urte baino gehiago daroaz hilean behin erakundearen bilduma eta erakusketak gertutik aztertzen, eta dagoeneko uriko kultura-erreferenteetako bat bilakatu da.
Berreginen Museoak 2006ko zemendian edegi zituan ateak barriro, Mariaren Bihotza eleiza zaharraren egoitzan, eta Bizkaiko uriburuko zaharrenetakoa da; orain laurogei urte sortua, genero bereko museoen artean onenetakoa da, ikusgai jarritako erreprodukzinoen hautaketeagaitik eta kalidadeagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
