Durangoko 22. Euskal Dendeak 26.720 bisitari izan ditu, igaz baino 8.000 gehiago
2017-12-11 09:25 KultureaBiziraungo badabe, behar-beharrezkoa da, krisi sasoian, artisauen lana bertatik bertara ikusarazotea.
Aurten lurralde guztietako 54 artisau izan ditu Euskal Dendeak. Euskal Herriko Artisauen Alkarteak, Arbasok, Euskal Dendea antolatzen dauen alkarteak, aurtengo emoitzak ondo aztertu ditu: 'egia da igaz baino bisitari gehiago etorri dirala. Sekula ez genduan pentsauko 26.720 bisitari etorriko ziranik. Eta, jakina, holako harrerea salmentetan be islatu da. Pozik dagoz artisauak, azpimarratu dau Bernat Vidalek, Arbasoko presidenteak. Haren esanetan, 1995ean hasi ginanean, ez genduan pentsauko 20.000 bisitari izango genduzanik, orain dala urte bi 23.000ra heldu ginan eta uste genduan hori izango zala gure maila handiena baina aurtengoa ikusita, oso pozik gagoz. Guztiei eskerrak emon nahi deutsiedaz guregana hurreratzeagaitik, esan dau Arbasoko presidenteak, Bernat Vidalek.
Arbasoren ustez, aurtengo Euskal Dendeak jarrera oso ona izan dau, akaso, publikoaren leialtasunari esker eta hori nabarmendu behar dogu, gero eta jente kontzientziatuagoa jatorku, Bernat Vidalen esanetan.
Euskal Dendearen helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti be, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional honeek biziraungo badabe, behar-beharrezkoa da, krisi sasoian, artisauen lana bertatik bertara ikusarazotea.
Bisitariak ikusi dau antxinako lanbideak oraindino bizirik dagozala eta, era berean, artisau produktuak onak dirala. Era berean, geure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat be bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazoteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!