Gurpil-aulkiko saskibaloiko nazinoarteko lehiaketa bat, lehenengoz Bilbon

Bizkaie! 2017-03-09 12:38   Kulturea

Euroligako moltsoen fasea Txurdinagako kiroldegian jokatuko da, barikuan eta zapatuan. Bilboko Bidaideak atzerriko taldeen kontra lehiatuko da.

Barikuan jokatuko da 9. Bertso Derbia, Mikel Labaka gai-jartzaile dala

Bizkaie! 2017-03-09 09:34   Bertsolaritzea

Realaren eta Athleticen arteko derbiaren aurretik jokatuko da bertsolari txuri-urdin eta zurigorrien arteko lehia, Donostiako Antzoki Zaharrean.

BBKren udalekuetan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2017-03-09 08:52   Kulturea

Urdaibaiko Biosferearen Erreserban dagoan egoitzara joateko 1.200 plaza dagoz. Apirilaren 6ra arte emon leikee izena zazpi eta hamahiru urte bitarteko neska-mutilek.

Busturialdea irabazle, Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako lehenengo kanporaketan

Bizkaie! 2017-03-08 13:57   Bertsolaritzea

Arratzun jokatu da aurtengo edizinoko lehenengo saioa. Busturialdeko taldeak finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau, Durangaldekoari puntu erdiagaitik irabazita.

Alex Txikonek amaitutzat jo dau Everesteko espedizinoa

Bizkaie! 2017-03-08 13:54   Euskaldunak munduan

Eguraldiak txarrera egin dau eta Behe Kanpalekura bueltau da Lemoako mendizalea. Ohar baten bidez jakin eragin dau espedizinoa amaitu dala.

Hainbat alorretako 15 emakumeren ikuspegia dokumental baten batu dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2017-03-08 12:51   Zinemea

Emakumeen Nazinoarteko Egunaren harira, Bilboko emakume gazteak filma Bidebarrietako liburutegian proiektauko dabe bariku arratsaldean.

Bardintasunaren aldeko ekintzaileak protagonista, Zirgari sariak banatzeko ekitaldian

Bizkaie! 2017-03-08 10:08   Kulturea

Carmen Bernabék, Clara Campoamor alkarteak, Pikara Magazinek, SSIk eta Ingeteamek jaso dabe 2017ko Zirgari Sariak, bardintasunaren alde egindako lanagaitik.

Osakidetzan arretea euskeraz jasotea aukeratu dabe ia 134.000 lagunek

Bizkaie! 2017-03-08 09:01   Euskerea berbagai

Osasun arretarako lehentasunezko hizkuntzearen inguruko kanpainea egin dau Osakidetzak. Gero eta zerbitzu gehiago euskeraz emoten dirala ziurtatu dau sailburuak.

Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzeak eta Basque Team-ek euren lana sendotuko dabe kirol arloan bardintasuna bultzatzeko

Bizkaie! 2017-03-08 08:41   Kulturea

Oraindino asko geratzen da egiteko eta lanean jarraitu behar da Gobernuak onartuko dauen Bardintasunaren VII. Planak ezarritako arauen arloan.

Badator Bertsolari Gazteen BBK Txapelketearen 25. edizinoa

Dabi Piedra 2017-03-07 12:29   Bertsolaritzea

Seina bertsolariko zortzi taldetan banatuta, Bizkaiko eskualde guztietako bertsolariak egongo dira. Arratzun izango da lehenengo saioa. Finala, martiaren 31n.

Orain bai... Bagoaz tontorrerantz

Bizkaie! 2017-03-07 11:26   Euskaldunak munduan

Azken asteotako eguraldia geure alde agertu ez dan arren, eguaztenean lehio txiki bat zabalduko jaku; beraz, egun horretan saiatuko gara hilebeteotako lanaren tontorra geure egiten.

Eusko Jaurlaritzeak gidatuko dau Creadis 3 proiektua, Kultura eta Sormen Industrien esparruan barrikuntzea bultzatzeko

Bizkaie! 2017-03-07 09:52   Kulturea

Erreferentziazko gunea izango da Euskadi ekimen honi esker eta bere politika kulturalak hobetu ahal izango ditu.

18.000 webgunek baino gehiagok euskerazko edukiak daukiez

Bizkaie! 2017-03-07 09:22   Euskerea berbagai

PuntuEUS Behatokiak egin dauen azterlanaren arabera, Euskal Herrian erregistrautako webguneen % 13k euskerea erabilten dabe.

Bizkaiko museo eta aretoek bat egin dabe Emakumearen Nazinoarteko Egunagaz

Bizkaie! 2017-03-07 08:23   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren jaubetzako museo eta areto batzuek, jarduera bereziak antolatu ditue martiaren 8aren inguruan.

Mongoliarren harrerea urte barriari

Zigor Aldama 2017-03-06 14:00   Bidaide

Khuree! Khuree! errezuak be nahitaezkoak dira. Gaur hasten da udabarria dino euretako batek, oraindino zezeilaren 27a baino ez bada be eta inguruetan udabarri arrastorik ez bada be.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alex Txikonen espedizinoak Reinhold Messner-en bisitea jaso dau Everesteko Behe Kanpalekuan

Bizkaie! 2017-03-06 13:35   Euskaldunak munduan

Reinhold Messner italiarrak (Bozen-Hego Tirol, 1944), alpinismoaren munduan eredu, bere bigarren filma grabauko dau, datozen asteotan, Everest mendiaren inguruetan.

Musika-Música jaialdiak 30.000 entzule izan ditu

Bizkaie! 2017-03-06 13:34   Musikea

Bohemiako konpositore handien doinuak protagonista dirala, hainbat emonaldi egon dira asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian, Musika-Músicaren 16. edizinoan.

Lexikoaren Behatokiaren bersino eguneratua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2017-03-06 12:47   Euskerea berbagai

Gaur egungo euskerea zelakoa dan eta zelan doan aldatzen jakiteko corpus linguistikoa da Lexikoaren Behatokia, Euskaltzaindiaren arabera.

Zinegoak jaialdiak konpromiso sozial handiko lanak saritu ditu

Bizkaie! 2017-03-06 10:42   Zinemea

(M)uchenik, Los objetos amorosos eta Mów mi Marianna izan dira Zinegoaken aurtengo edizinoko irabazle nagusiak.