XX. Huhezinema, Euskal Ikus-entzunekoen Jaialdirako lanak bialtzeko epea zabalik
2026-10-05 10:38 ZinemeaAurten, urtarrilaren 20tik 22ra izango da jaialdia.
Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman eta Humanidade eta Hezkuntza zientzien Fakultadeko Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan. Jaialdi hau besteetatik bereizten dauen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibersidaeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa Graduko ikasle talde barri batek atontzen dauela.
Aurten, euskerazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotzea da asmoa eta, esangura horretan, euskerazko lanak bakarrik onartuko ditue lehiaketan, euskeraz sortzen daben zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emoteko asmoz.
Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bialtzeko azken eguna zemendiaren 15a izango da.
Aurten, sari honeek izango dira:
- Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakotxak 150€ jasoko ditu hautatua izateagaitik.
● Huhezinema saria: 650€
● Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
- Ikasleen Saila
● Ikasle film onena: 300€
● MU saria: 200€ Mondragon Unibersidadeko ikasleek egindako lan onenari.
● Ikusleen Saria: 100 euroan balorautako saria.
- Bideoklip Saila
● Bideoklip onena: 300€
● Ikusleen Saria: 100 euroan balorautako saria.
Era berean, leitekeana da sari gehiago egotea, beti bere babesle gehiagoren laguntzea jaso ezkero.
Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko zhetasunak eta jaialdiari buruzko barriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
