Urriaren 16tik 18ra izango da Getxoko Komiki Azokea

Bizkaie! 2026-10-05 10:11   Kulturea

Bederatzigarren artearen zaleentzat binetearen panorameagaz derrigorrezko hitzordua.

Aurten be Aretoagaz alkarlanean ibili ginan, bariku goizean berbaldiak, tailerrak eta ikastetxeei zuzendutako jarduera berezi bat atontzen eta domekan, barriz,  profesionalentzako eta lehen urratsak emoten dituenentzako jarduera baten aldeko apustua egiten jarraituko dogu: masterclass bat Astiberri, Harriet eta Fandogamiagaz, zure lana zelan aurkeztu azaltzeko.

Ganerakoan, Miguelanxo Prado galiziar egile ezagunak eta Laureano Domínguez editore eta dibulgatzaileak omenaldi bana jasoko dabe, ibilbide emonkorragaitik eta sektoreari egindako ekarpenagaitik. Eurkaz batera, Teresa Valero, Juan Díaz Canales, Lorenzo Montatore, Tomás Hijo, Clara eta Olivia Cábez, Laurielle, Miguel Brieva, Teresa Ferreiro eta Núria Tamarit artistak be izango dira, hainbat jardueratan eta espero diran sinadura-txandetan parte hartuz. Areetako Geltokia plazak Azokako merkataritza-gunea hartuko dau; Romo Kultur Etxean, barriz, jardueren egitaraua egingo da, eta bertan hitzaldiak, egile eta sektoreko profesionalekin topaketak, sinadurak, aurkezpenak, tailerrak eta beste hainbat proposamen izango dira. Gune bietan sartzea doban izango da.

Miguelanxo Prado (A Coruña, 1958)

Galiziako eta Espainiako komikigile ezagunenetako bat da, nazinoarteko ibilbide zabalekoa. 1984, Cimoc eta El Jueves aldizkarietan lehen lanak argitaratu ondoren, bibliografia oparoa osotu dau, besteak beste, Fragmentos de la Enciclopedia Délfica, Trazo de tiza, De Profundis eta Ardalén lanak nabarmentzen dira. Azken horri esker, Komikiaren Sari Nazionala jaso eban 2013an. 2003an, The Sandman serie ospetsuko Endless Nights bilduma kolektiboan parte hartu eta The Heart of a Star kontakizuna ilustrau eban.

Nbarmentzekoa da Quotidianía Delirante (1988-1990) saila. Gizarte-satira eta ohitura-absturdismoa buztartzen dituan lan horrek egile galiziarra Europako argitalpen-sektorean sendotzea ekarri eban. 20 album eta lan baino gehiago ditu, 14 hizkuntzatara itzuliak, eta Prado erreferentziazko egilea da bineten munduan. Halan da be, animazinoaren arloan be lan garrantzitsuak egin ditu, Men in Black eta De Profundis film luzea lako proiektuak. Gainera, 25 urtez estaduko komiki-azoka entzutetsuenetako baten zuzendaria izan da: Viñetas desde o Atlántico, urtero A Coruñan egiten dan ekimena.

Laureano Domínguez

Iibilbide luzea dau komikiaren edizinoaren eta dibulgazinoaren arloan. Norma eta Ediciones B lako argitaletxeetan lan egin ondoren, 2003an Astiberrin hasi zan, eta ordutik editore eta argitaletxeko kide bezela dabil. Urte honeetan guztietan, nobela grafikoa eta komikia adierazpide artistiko eta literario lez sendotzen lagundu daben hainbat egile eta lan argitaratzen parte hartu dau. Bere jarduera profesionala dibulgazino-lan inportante bategaz osotu dau: prensa eta aldizkari espezializatuetan kolaboratzaile baita eta sektoreagaz lotutako topaketa eta jardueretan parte hartuz.

Gonbidautako egileak

Azokeak bineten arloko hainbat artista nabarmen batuko ditu, besteak beste, Teresa Valero izango da, Contrapaso thriller sozialagatik ezaguna; Juan Díaz Canales, Komikiaren Sari Nazionala irabazi dauena eta Juanjo Guarnidogaz batera Blacksad sail saritua sortu ebana; Lorenzo Montatore, lan surrealista eta koloretsu baten egilea, La mentira por delante lako lanen sortzailea; Tomás Hijo, fantasia, bildurra eta folklorean espezializautako ilustratzaile eta grabatzailea, Guillermo del Torogaz egindako kolaborazinoakaitik ezaguna; Clara eta Olivia Cábez ahiztak, Madrilgo rock undergroundaren belaunaldi-erretratu berezia dan Cols lanaren egileak; Laurielle, webkomikiaren eta umorezko fantasiaren erreferentea eta Por siempre jamás lanaren sortzailea; Miguel Brieva, satira grafikoaren eta gizarte-kritikearen ordezkari nabarmena, Dinero bezalako lanakaz; eta Teresa Ferreiro, Dos personas obrearen egilea, familiaren memorian eta historia hurbilean oinarritutako nobela grafikoa.

Azokea iragarteko kartela

Azokak Núria Tamarit be hartuko dau, edizino honetako kartelaren egilea. Valentziako sortzaile honek ibilbidea egin dau bai ilustrazinoaren bai komikiaren arloan be eta bere berbakera grafiko bereziagaitik eta fantasia, natura eta gizarte-sensibilidate nabarmena buztartzeko dauen gaitasunagaitik da ezaguna. Bere lanen artean dagoz Duerme pueblo, Xulia Vicentegaz batera egina; Dos monedas, Nobela Grafikoaren Valentziako Saria irabazi ebana; Giganta, Loba boreal eta Avery’s Blues, baita beste hainbat argitalpen eta ilustrazino-proiektu be. Haren lana hainbat herrialdetan argitaratu eta itzuli da eta nazinoarteko proiekzino gero eta handiagoko ibilbidea sendotu dau.

Azokeari ekiteko, hilaren 16an, goizeko 11:00etan, barriketaldia iragarri dabe: Las chicas leen y hacen cómics; hizlariak Higinia Garay eta Josune Muñoz izango dira (Skolastika). Moderatzailea: Kike Infame, LH6ko ikasleentzat (11-12 urte).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu