Marie de Jongh konpainiari Arte Eszenikoen Sari Nazionala emon deutsie
2018-10-16 08:23 KultureaUme eta gazteentzako ikuskizunen atalean saritu dabe.
Marie de Jongh euskal konpainiaren estilo bereziak eta konpromiso sozialak saria izan dabe: Espainiako Kultura Ministerioak, INAEM erakundearen bidez, emoten dauen Ume eta Gazteentzako Arte Eszenikoetako 2018ko Sari Nazionala irabazi dau. Epaimahaian INAEMeko zuzendari Amaya de Miguel, Tolosako Topic zentroko Idoia Otegi eta arte eszenikoen munduko beste aditu ugari egon dira. 30.000 eurokoa da saria.
Epaimahaiak azpimarratu dauenez, Marie de Jongh konpainiak keinuen bidezko lengoaia adierazkorra sortu dau, berba barik asko esaten dauena. Kalidade estetikoari esker, edertasun eta emozino handiko ikuskizunak sortzen ei ditue. Maskarak erabiltea da Marie de Jonghen bereizgarrietako bat.
Bestetik, epaimahaikoek nabarmendu dabe konpainiak gai sozialei sensibilidadez heltzeko dauen gaitasuna. Gai tabu asko landu dituela nabarmendu dabe: Umeen kontrako tratu txarrak, zahartzaroa, homosexualen arteko maitasuna...
Marie de Jongh 2008an sortu eben, ume, gazte eta familientzako antzerkigintzea modu desbardin baten lantzeko. Besteak beste, Jokin Oregi dabil zuzendari. Amour da konpainiaren antzezlanik ospetsuenetako bat, igaz Max Saria irabazi eban. Beste ikuskizun batzuk dira Izar, Kibubu, Robot maitea eta abar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!