Hiru emakumek Punta Begoñan bizi izandakoa kontau dabe
2018-10-11 16:40 KultureaZemendiaren 4ra arte Punta Begoña emakume hitzean izeneko erakusketea ikusgai egongo da.
Galerietan egindako ikus-entzunezko erakusketan euren kontaketak dagoz entzungai, hemen bizi izan ziranen hurrekotasunetiik berba egiten dabenak, euren ahotsagaz eta gure historian oinarrituz. Datorren zemendiaren 4ra arte Punta Begoña emakume hitzean izeneko erakusketea ikusteko aukerea egongo da Getxoko Udalak eta EHUko Kultur Paisajeak eta Ondarearen UNESCO Katedreak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Erakusketan, emakumeak galerien historian urteetan zehar izan dauen zeregina ikusten da.
Horacio Echevarrieta sustatzaileak eta Ricardo Bastida arkitektoak Bizkaiaren historian izan eben garrantzia dala eta, monumentu hori gizonezko bi horreekaz baino ez da lotu; halan da be, ondare honen oroimen kolektiboa berreskuratzeko egindako lanari esker, kontaketa garrantzitsu batzuk be entzun izan doguz. Horreetan, han bizi ziranen hurrekotasunetik berba egiten da, euren ahotsagaz eta gure historian oinarrituz.
Erakusketa honen protagonistak bestelako lan eta interesak dituen hiru emakume dira, eta urteetan zehar Punta Begoñan izan dituen zereginen zati bat erakusteaz gan, gaur egun oraindino daben garrantzia be ikusten da. Emakume horreek euren historia kontetan dabe, hego-mendebaldeko galeriatik paseoan dabizen bitartean neurri naturalean agertzen diran bideo batzuen bidez. Hor dago kokatuta ikus-entzunezko erakusketa hau, gaztelaniaz eta euskeraz. Holan, esaterako, erizain baten lekukotasuna entzun ahal izango da. Gerran, kanpaina ospitalea izan zanean Punta Begoñan egiten eben lanari buruz berba egin dau.
Erakusketea doban izango da, eta ikusteko ordutegia hauxe: 11:30 - 14:30 eta 17:00 - 20:00, astelehen, eguazten eta eguenetan; 21:00ak arte, barriz, bariku, zapatu, domeka eta jaiegunetan. Bisitarien gunetik abiatzen da, galerien aurrean dagoan zelaian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!