Artea Bilboko Aretxaga-Miribilla gunean

Bizkaie! 2018-10-16 08:10   Kulturea

Andoni Euba artista bilbotarra da egilea, Stanislav Sadovy ukrainar artisteagaz batera.

Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoek neurri handiko (ia 3 metro zabalekoa) pintura-lan barria estreinauko dabe asteon; obrea kalean jarriko da, Aretxaga-Miribilla espazioan.

Bokazino sozialagaz martian sortutako proiektu honek Bilboko Udalaren babesa dauka eta helburua, barriz, artea kohesinorako eta bizibarritze urbanorako tresnatzat erabiltea auzo horreetan.

Uriaren antxinako aldearen eta Miribilla auzo barriaren arteko bidekurutzean dago Andoni Euba ibilbide handiko artistearen proposamen batetik abiatutako ekimena, espazioen elementu eraldatzaile moduan erabilteko artea. Proiektuak lokala eta unibersala bateratu eta artea kalera dakar, arte urbanoa izateari itxi eta arte huts bilakatzeko.

Ikusgai jarritako mural barriak bere momentuan Anish Kapoor-ek sortutako polemikea dakar, izan be, bere gain hartu zituan pigmentu baltza berak bakarrik erabilteko eskubideak. Aluminiozko papelera batutako pigmentu baltza erabilita metakrilatozko kaja baten barruan, obreak kolore horri eta pinturan dauen eraginari buruzko ikerketea iradokitzen dau, fantasiazkoa, narrazinoak biderkatzen dituana kontuan izanik hurretik edo urrunetik begiratzen dan.

Argiztatutako eta eraztunaren formako obalo baten bidez, begira dagoan personeak bestelako narratibak eta sentsazinoak izan leikez, kolorearen intensidadearen arabera, berbarako, distiratsua hurretik matea izan arren, islak eragotzita gainazalean. Murala, proiektu honetarako egindako ganerako obrak bezela, Andoni Eubaren lana da, alkarlanean egina Stanislav Sadovy ukrainar artisteagaz.


Kalean artea

Gaur Aretxaga-Miribilla guneko obra guztiek inguruko kaleetako ganerako obrakaz zerikusirik bako zehetasun bat dabe, eta urian kasu bakarra da, kanpoan gitxi edo bape erabilten ez dan teknika bategaz eginda dagozalako: orio-pintureagaz, hain zuzen be.

Mueta desbardineko obra bi egongo dira espazio horretan etenbarik; 3,8 x 3,8 metroko mural estatikoa, horman zuzenean pintauta. Arranoak Vs Droneak eszenea irudikatzen dau, gaur egungo irudi garaikidea eta adierazgarria hartuta, elementu desbardin bi horreen arteko gatazkea eta bizikidetzea azalduta, natura eta gizakiaren sormena eta teknologia barriak aurrez aurre dagoz.

Bigarren obrea mural mobikorra da, tarteka-marteka aldatuko dana urte bi inguruan, harik eta guztira 8 obra izango dira beren-beregi sortuak Andoni Eubaren eta Stanislav Sadovy Ukrainako pintorearen arteko lankidetzeari esker, haren Rho Team taldeko kidea baita.


Uri eraldaketea artearen bidez

2017ko maiatzean Udalak Aretxaga-Miribilla espazioa eskuratu eban Miribilla kalea oinezkoentzat itxita osorik eta erabat barriztauta. Horretarako, miloe erdi euro inguruko inbersinoa egin eban auzokoek eskatu eta lehenetsitako jarduerea gauzatzeko.

Geroago, Aretxaga-Miribilla gunea osotuta, urian gune parebakoa ezarri da, nortasun berezikoa, eta Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako izakera indartsuagaz bat egiten dauena, baita beren aniztasun kultural eta sozialagaz be.

Proiektu hau Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalarako ‘Auzokizuna 2020’ Jarduera Plan Partekatuan kokatzen da, zonaldean bizi-kalidadea eta bizikidetza hobetzeko helburuagaz.


Andoni Euba (Bilbo, 1962)

Andoni Euba, Bilbon jaioa 1962an, Arte Ederretan lizentziau zan EHUn 1985ean, eta urte horretan bertan hirugarren saria irabazi eban Eusko Jaurlaritzeak antolatutako Gure Artea lehiaketan. Ordutik, sariak eta bekak bata bestearen ondoren etorri ziran eta Donostiako San Telmo Museoan 1994an egindako erakusketa baten ostean, San Frantziskora (AEB) joan zan; uri horretan bizi izan da 10 urtez, Chaterine Clark galeriak ordezkatuta. Ganera, New Yorken be lan egiten dau Jay Grimm galeristeagaz. Era berean, hainbat bilduma publikotan egon da, besteak beste, Bilboko Arte Eder Museoan, Gasteizeko Artium Museoan, Donostiako San Telmo Museoan edo Nafarroako eta Iruñeko Museoan; Eubak aldizkari espezializatuetan kolaborau dau, sarritan erakusketak egin ditu ARCO Madrileko Arte Garaikideko Nazinoarteko Azokan, eta erakusketa kolektiboak egin ditu Mexikon, Japonian, Alemanian, Erresuma Batuan, Portugalen, Argentinan, Suedian edota Finlandian, baita indibidualak bere, San Frantziskon, Bilbon edo Madrilen, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu