Maitasuna ardatz XXIII. Zinemakumeak gara! zikloan
2018-10-15 07:50 ZinemeaUrriaren 15etik 22ra, maitasuna ardatz hartuta dator aurtengo Zinemakumeak gara!.

Leyla Buzid zuzendari tunisiarraren À peine j’ouvre les jeux filmak zabalduko dau egitaraua urriaren 15ean. Informazino gehiago eta egitarau osoa hemen.
Aurtengo gaia Maitasuna izanda, gaiagaz lotutako flm labur eta luzeak ikusteko aukerea egongo da; barriketaldiak, berbaldiak zein mahai-inguruak be egongo dira, amodioaren askotariko formak barrikusi eta horretan sakontzeko; era berean, amodio-mitoei buruzko estereotipoak sortu eta betikotzeko zinemearen eragina be aztertuko ditue.
Aurten, Ezezagunak atala estreinauko dabe: Euskadiko Filmategia eta Kimuak egitasmoagaz sinatutako kolaborazino baten bidez, emakumezkoek sorturiko euskal zinemagintzeari emongo jako bultzadea; berbarako, Arantxa Lazkano zuzendariaren obrea ezagutarazo eta film laburren erakustaldi bat be izango da.
Kontuak kontu, hilaren 20an, Simone de Beauvoir saria emongo deutsie Patricia Ferreira zinemagileari.