Café Voltaire programa barria Bilboko Bidebarrietan

Bizkaie! 2018-10-16 09:12   Kulturea

Lasai eztabaidatzea eta ondo arrazoitzea bultzatuko dabe bertan.

Bilboko Udalak antolatuta, Café Voltaire zikloa hasiko da gaur, hilak 16, Bidebarrieta liburutegian. Egunerokotasunagaz eta personen ardurakaz lotutako gaiak modu lasaian lantzea eta arrazoitzean oinarritutako eztabaidea bultzatzea izango dira programa barriko saioen ardatzak. Ondo informauta, lasai, edukazinoz, zaratatik urrun eta barriketearen plazerra aldarrikatuz, Udalaren arabera.

Lehenengo saioak, gaurkoak, Emakumeen aldaketea izenburua dauka. Historia eta oroimena buztartuko dituan barriketaldian, diskriminazinoaren eta bardintasun faltearen zuztarrak gogorarazoteko eta horreen inguruan eztabaidatzeko tartea hartuko dabe Maria Silvestre irakasleak eta Garbiñe Biurrun epaileak. Moderatzailea Iñaki Esteban kazetaria izango da.

Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sartzea librea da. Bilboko Udalaren arabera, era honetako topaketak hiru hilean behin egitea da asmoa.

Café Voltaire programa barriak filosofo frantses ezagunaren izena daroa, ilustrazinoan ideak eta eretxiak alkarbanatzeak izan eban eraginari erreferentzia eginaz. Ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi barriak topetako, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia daben adituek parte hartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu