Getxoko III. Skate Asteak bertoko zein nazinoarteko txapelketak eskainiko ditu

Bizkaie! 2016-09-01 13:54   Kulturea

Datorren zapatuan, hilaren 3an, hasi eta hurrengoan amaituko dan jarduera-programearen helburua,  udalerrian hain errotuta dagoan kirol hau sustatzea eta jente guztiarengana hurreratzea da.

Hemen dator XI. Una Ria con Duende

Bizkaie! 2016-09-01 12:53   Kulturea

Ibaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamaikagarren urtez jarraian, zapatu honetan, irailaren 3an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko diralako.

Tene Mujika bekan parte hartzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2016-09-01 12:38   Kulturea

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak emoten dabe bekea, Euskal Herriko oraintsuko historiaren ganeko liburuen proiektuak bultzatzeko.

Irailean ekingo jake ondarea Zabaltzeko Bilbao Izan dobako bisita gidatuei

Bizkaie! 2016-09-01 09:54   Kulturea

Irailaren 3tik 30era Chávarri Jauregia, Foru Jauregia, Allende txaleta edo Ramón de la Sota ontzigilearen lehenengo bizilekua izan zen Villa María bisitatuko dira –kanpotik–, beste batzuen artean.

Sopelako Udalak Surf Business Meeting jardunaldia antolatuko dau irailaren 23an

Bizkaie! 2016-09-01 09:45   Kulturea

Surfari lotutako turismoa aztertuko dabe, euskal kostaldean igoera handia izan dauen sektorea dalako. Adituen, profesionalen eta kostako herrien arteko alkartrukea izango da.

UPV/EHUko eskola-ontziak, Saltillok, bere ateak edegiko ditu nahi daben guztiek ontzia bisitau deien Bermeon

Bizkaie! 2016-08-31 14:48   Kulturea

Abuztuaren 17tik irailaren 2ra UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa dan udako itsasaldia egiten dago euskal portuetan zehar; ondorioz, biharkoa izango da ontzia bisitetako azken aukerea.

Zazpi pintura erakusketa ibiltari Bilboko udaltegietan, Expodistritoren eskutik

Bizkaie! 2016-08-31 12:59   Kulturea

Irailaren 1ean hasiko da Expodistrito ekimenaren hiruhileko honetako programazinoa. Artea auzoetara hurreratzea da helburua.

Zeanurin ermitarik ermita, naturea eta kulturea buztartuz

Jon Urutxurtu 2016-08-31 09:12   Kulturea

Irailaren 4an, domekan, izango da Zeanuriko Ermiten XXIX. Mendi Martxea.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Denporea ardatz hartuta dator irailaren 1ean hasiko dan X. GetxoPhoto

Bizkaie! 2016-08-30 14:28   Kulturea

GetxoPhotok Irina Werning, Chino Otsuka, Bohnchang Koo, Amit Sha’al, Jérémie Nassif, Amy Friend, Eulalia Abaitua, Carlos Ayesta & Guillaume Bression, Matthew Pillsbury, Rachel Sussman, Manabu Yamanaka, Mark Formanek, Paperezko erlojuak, Kris Sanford, Daesung Lee, Ken Kitano, Ori Gersht, Michael Wesely, Luce Lebart eta Anna Katharina Scheidegger argazkilarien lanak erakutsiko ditu.

Burgostik Pasaiarako Gurdi Bidea egingo dau Albaolak, abuztuaren 31n hasita

Bizkaie! 2016-08-30 12:22   Kulturea

Hamazortzi egunez, Burgos, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditue, Albaola Itsas Faktoriara bikea eta alkitrana eroateko. Idiek eroango dabe gurdia.

Alberto Zerain arabarrak Manaslu igoteko ahalegina egingo dau

Bizkaie! 2016-08-30 09:19   Kulturea

Zortzi zortzimilako igonda daukaz Alberto Zerainek eta bederatzigarrenaren bila doa Himalayara. Ondo bidean, urriaren erdi partean heldu nahi dau Manasluko tontorrera.

Sei urtetik beherakoentzat Bilbobus doban

Bizkaie! 2016-08-30 08:43   Kulturea

Bilboko Udalak 6 urtetik beherakoentzat Bilbobus doban izatea erabagi dau. Orain arte 4 urtetik beherakoentzat izan da.

Lehiaketa gastromikoak eta Hiri Krosa, Bilboko Konparsen ekitaldi jentetsuenak

Dabi Piedra 2016-08-29 12:51   Kulturea

Aste Nagusiaren balorazinoa egiteko orduan, gizarteak eraso matxistei emondako erantzuna azpimarratu dabe konparsek. Jaiaren etorkizuna itsasadarrean dagoala dinoe.

Miloe bat lagun baino gehiagok parte hartu dabe Udalaren Aste Nagusiko ekitaldietan

Bizkaie! 2016-08-29 10:02   Kulturea

Kontzertuek arrakasta handia izan dabela dino Bilboko Udalak, jaiak amaitu osteko lehenengo balorazinoan. Alderik ilunena eraso sexistak izan dira.

Kanpaia saria irabazi dau Hontzak konparseak

Bizkaie! 2016-08-25 08:54   Kulturea

Bilboko Aste Nagusian dekorazino dotoreena daukan konparseari emoten jako sari hori. Txosnarik txarrenaren Eulia saria, ostera, Moskotarrakek jaso dau.

Festikale jaialdia, abuztuaren 25etik 28ra Zuian eta Zigoitian

Bizkaie! 2016-08-23 10:16   Kulturea

Kaleko arteen nazinoarteko jaialdi horren hirugarren edizinoa izango da aurtengoa. Bost ikuskizun eroango ditu Festikalek Zuiara eta Zigoitira.

Euskal idazle batek egonaldia egingo dau Irlandan, Beste Hitzak proiektuaren barruan

Bizkaie! 2016-08-23 08:48   Kulturea

Donostia 2016k eta Donostia Kulturak deialdia zabaldu dabe, Irlandan zortzi asteko egonaldia egiteko. Beste Hitzak egitasmoaren lehenengo edizinoan Eslovenian izan zan Ekaitz Goienetxea.

EHUko 30 ikaslek euren artelanak erakutsiko ditue Bilboko Carlton hotelean

Bizkaie! 2016-08-19 08:47   Kulturea

Irailaren 4ra arte ikusgai egongo dira obra guztiak. Epaimahai batek hiru onenak aukeratuko dira eta Carlton hotelaren bilduman gordeko dira.

Balearen desfilea eta herri kirolak, Aste Nagusiko protagonista

Bizkaie! 2016-08-18 08:34   Kulturea

Abuztuaren 21ean Bizkaiko baleazaleak omenduko ditue Bilboko kaleetan. Herri kirol erakustaldiak, ostera, hilaren 25, 26 eta 27an egongo dira, eguerdian.

Itsasadarrera begira jarriko dira Bilboko Konparsak Aste Nagusian

Bizkaie! 2016-08-17 12:19   Kulturea

Aurtengo Aste Nagusirako preparau daben egitaraua aurkeztu dabe Bilboko Konparsek. Itsasadarraren ingurua dinamizetako asmoz, puzgarriak ipiniko ditue Erripan.