Arte eszenikoetako ikuskizunak umeentzat, Leioan

Bizkaie! 2017-12-27 08:48   Kulturea

Abenduaren 30ean amaituko da Gabonetan Antzokira zikloa.

Marcel Gros pailazoa, 'Universario' lanean | Ikusi handiago | Argazki originala

Astialdiagaz eta kultureagaz lotutako jarduera ugari antolatu ditu Leioako Udalak Gabonetan. Horreen artean dago Gabonetan Antzokira izeneko zikloa; arte eszenikoen barruko hainbat disziplina umeei erakusteko balio dauen ekimena: Txotxongiloak, pailazoak, aktore antzerkia, jantzea, magia eta musikea buztartuko ditue programazinoan.

Atzo, hilak 26, izan zan lehenengo emonaldia. Anita Maravillas eta Portal 71 konpainiek Jon Braun antzezlana aurkeztu eben. Gaur, eguaztena, Marcel Gros pailazo ezagunaren txandea izango da, Universario izeneko clown ikuskizunean, Marcel Grosek barrea eta irudimena batzen dituala dino Leioako Udalak. Bokalen eta berben munduan sartuko dira ikusleak emonaldi horretan, pertsonaia bitxi baten bidez. Zikloko ganerako saioen moduan, Universario 18:00etan hasiko da, Auditorioan.

Bihar, hilarenk 28an, Companyia de Comediants La Baldufa taldeak txotxongiloen eta ohiko antzerkiaren arteko nahastea dan Safari aurkeztuko dau Leioan. Animalien portaerak modu dibertigarrian kontauta, gaur-gaurko gaia lantzen dau ikuskizunak, bullying-a hain zuzen, eta beraz, helburu hezitzailea dauka.

Abenduaren 29an, Mons Dansa taldeak disziplina ugari batuko ditu oholtzan: jantzea, bideoa eta magia. Umorea ardatz dauen ikuskizuna da Wabi Sabi. Amaitzeko, Laenananaranja & La Ressistens taldeak Kontukantari, mendian ibiltari lana eroango dau Leioara. Danok ezagutzen doguzan abestiak kantauko ditue, txotxongiloek lagunduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu