Pozalaguaren 60. urteurrena gogoratzen dabiz egunotan
2017-12-29 10:42 KultureaKarlistaren Torka erakusketea zabaldu dabe eta zapatuan umeentzako jarduerak egongo dira.
Kasualidadez topau eben Pozalaguako kobazuloa, 1957ko abenduaren 28an: Han inguruan lanean ebilen Donosa harrobiak leherketa kontroladu bat egin eban eta, ezustean, kobazuloa agertu zan. Bizkaian ezagutzen dan kobazulorik baliotsuenetako bat da Pozalagua, batez be hango hormen egitura bereziagaitik (estalaktita eszentrikoak dira ezagunenak). Karrantzako Udala eta Enkartur aurkikuntza haren 60. urteurrena gogoratzen dabiz.
Batetik, Karlistaren Torka izeneko erakusketea zabaldu dabe kobazuloa topau zaneko 60. urteurrena bete dan egunean bertan, hil honen 28an. Izen hori dauka Pozalaguako kobazuloaren alboan dagoan beste koba batek, Europako sakonenetako bat. Pozalaguako eraikinean behin betiko geratuko da erakusketa hori, bisitari guztiei erakusteko Karrantzako Haranaren alderdi haretako karstek daukien aberastasuna.
Bestetik, zapatuan, abenduak 30, umeentzako jarduerak egingo ditue, neska-mutilek be Pozalaguako eta Bizkaiko ondarearen barri izan daien. Kobazuloa ardatz dala, ipuin-kontalari batzuek gidatutako tailerra antolatu dabe, 11:30ean parketxean. Pozalagua bost zentzumenakaz gozatzeko saio berezi bi be egongo dira, 12:30ean eta 16:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!