Munduan 65 miloe desplazadu dagozala ohartarazo dau ACNURek
2016-06-20 13:21 KultureaErrefuxiaduen Nazinoarteko Eguna da gaur, bagilak 20, eta Nazino Batuen menpeko ACNUR erakundeak 2015eko datuak emon ditu: 22 miloe errefuxiadu dagoz, II. Mundu Gerratik egon dan kopururik handiena, eta desplazaduak, guztira, 65 miloe baino gehiago dira.
Diego Vivanco eta Cristian Villavicencio artistak aukeratu ditu Guggenheimek New Yorkeko egonaldirako
2016-06-20 08:35 KultureaUrtero legez, bertoko artista hasibarri biri New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoan egonaldia egiteko aukerea emongo deutsie urrian. Bilboko Guggenheimek azaldu dauenez, aurten Diego Vivanco eta Cristian Villavicencio joango dira Amerikara.
Luisa Etxenike eta Javier Reverte idazleak aurrez aurre 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean
2016-06-17 13:06 KultureaBagilaren 21ean, Literatureagaz erretirau? izeneko topaketan Luisa Etxenike eta Javier Reverte idazleen barriketaldia izango da. Moderatzailea, barriz, Idoia Jauregi kazetaria.
Passion for Knowledge 2016: zientzia eta kulturea pasinoa diranean
2016-06-17 06:34 KultureaPedro Miguel Etxenikek Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren motibazinoa laburbatu dau: Zientzia, maila estetikoan jarduera ederra, kulturan garrantzitsua eta ekonomian erabagigarria da.
Etxepare-Laboral Kutxa itzulpengintza sariketea martxan
2016-06-16 12:53 KultureaJatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako lan literarioen itzulpenak saritzea da lehiaketearen helburua, Etxepare Institutuak azaldu dauenez. Argitaletxeek zein autoreek bagilaren 23ra arteko epea daukie proposamenak aurkezteko.
Aiko taldeak Dantzazale Eguna ospatuko dau domekan Urkiolan
2016-06-16 08:46 KultureaDantzaldi Ibiltariaren ikasturteko azkenengo saioa Urkiolan egingo dau Aiko taldeak, ospakizun giroan. Bagilaren 19an izango da jaia, San Antonio egunaren errepetizinoagaz bat eginaz.
Magnus Carlsen eta Serguéi Kariakin-egaz batera, 16 urteko Yi Wei txinatarra be Bilbon izango da
2016-06-15 12:41 KultureaGaragarrilaren 13tik 23ra, Bilboko Grand Slameko Maisuen XI. Finalak, Bilbao Chess ekitaldiaren erreferentziazko lehiaketeak, aurrez aurre jarriko ditu gaur egungo munduko xake txapelduna dan Magnus Carlsen norvegiarra eta Serguéi Kariakin errusiarra.
Hamaika lan ikusi ahal izango dira Bilboko Antzerki Eskola Jaialdian
2016-06-15 11:28 KultureaAurreko urteetako edizinoakaz alderatuta, zabaldu egin dabe parte-hartzaile kopurua Fetabin, Bilboko Antzerki Eskolen Jaialdian. Bagilaren 27tik garagarrilaren 2ra, sail ofizialean bost antzezlan lehiatuko dira eta Off sailean beste sei.
Euskaltzaindia Jose Antonio Loidiren jaiotzearen mendeurrenean izango da
2016-06-15 09:07 KultureaBagilaren 17an, Jose Antonio Loidi idazlearen jaiotzearen mendeurrenean, bere omenezko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Irungo Udalak.
Xabier Leteren artxiboa eskuratu dau Gipuzkoako Foru Aldundiak
2016-06-15 08:38 KultureaIdazle eta kantari ezagunaren memoria jagon eta zabaltzeko asmoa dauka Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretarako, Leteren idatziak, kuadernoak, diskoak, liburuak, gutunak eta abar lortu ditu.
Zazpi dira Kimuak 2016ko katalogoa osotuko daben film laburrak
2016-06-14 08:59 KultureaBeti bezperako koplak, Caminan, False flag, Gure hormek, Hileta, Ihesa eta Renovable dira aukeratutako zazpi film laburrak.
Begoñazpi ikastolea Global Innovation Award-eko finalean izango da, Washingtonen
2016-06-14 08:50 KultureaBost herrialdetako 20 talderen kontra lehiatuko dira Bilboko Begoñazpi ikastolako ikasleak datorren astean, AEBetako uriburuan, FLL Global Innovation Award barrikuntzearen inguruko sariketako munduko finalean.
'Memoriarako artea' lemapean dator Gernikako Bakearen Museoaren nazinoarteko II. mintegia
2016-06-13 15:41 KultureaBagilaren 16an, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan egingo dan bigarren mintegi honetan parte-hartzea dobanekoa izango da eta interesa dauen edozeinentzako zabalik dago. Izena emotea online egin behar da hemen.
Bagilaren 18an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea
2016-06-13 08:59 Kulturea... Aita San Antoniok barriak egingo ditu dino kopla zaharrak, eta oinetakoak urrututeko aukerea izango dabe Arratiako oinezko errogatiban parte hartu gura dabenek. Bagilaren 18an, zapatuan, egingo da Urkiolara, Paduako San Antonioren santutegira errogatibea.
Lehen Hezkuntzako ikasle gazteen artelanak, Guggenheim Museoan
2016-06-13 11:58 KultureaArtea ikasbide programan, sei eta hamabi urte bitarteko 119 ikaslek parte hartu dabe aurtengo ikasturtean. Artista profesionalen laguntzinoagaz sortutako artelanak Bilboko Guggenheim Museoan dagoz ikusgai, irailaren 18ra arte.
Egitarau interaktiboa, Bilboko Gau Zurian
2016-06-10 12:18 KultureaBilboko uria sortu zala 716 urte bete dirala ospatzeko, Gau Zuria antolatu dau Bilbao 700 Fundazinoak bagilaren 18an. Iluntzean eta gauean ekintza ugari egongo dira, itsasadarra ardatz. Ganera, museoak goizaldeko 02:00ak arte zabalduko ditue eta doban sartu ahal izango da.
Basquetourrek Sevillan sustatuko dau Euskadi 'Euskadi Basque Country IV. Banderea tarteko dala
2016-06-10 12:24 KultureaAurten Sevillan hilaren 19an egingo dan Euskadi Basque Country IV Banderea Eusko Jaurlaritzeak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez egingo dituan turismo sustapen ekintzen azkena izango da.
Badator Augustin Zubikarai XVI. Saria
2016-06-10 09:00 KultureaProiektuak irailaren 30era arte bialdu daitekez mrey@ondarroakoudala.net helbide elektronikora. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta horreen arteko bat izentauko dau irabazle urriaren 31 baino lehen.
Hemen da XI. KaldeArte, Gasteizko Kaleko Arteen Nazinoarteko Erakustaldia
2016-06-09 13:07 KultureaLurrak, Bilboko eta Gasteizko udalek alkarlanean produzidu daben ikuskizuna, formatu handiko zirku garaikidea oinarri dauen lanaren estreinaldia bagilaren 10ean, barikuan, izango da Gasteizeko Foru Plazan, 22:30ean.
'Argia' poema-liburua idatzi dau Peru Magdalenak
2016-06-09 11:08 KultureaArgiaren, zoriontasunaren eta bizitzearen inguruko lana da Argia (Elkar). Bost kapitulutan, Peru Magdalenak gai ugari lantzen ditu, baina beti eusten deutso ikuspegi baikorrari. Liburua manifestu etikoa eta ariketa estetikoa da, aldi berean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...