Atxurrako kobazuloaren inguruko berbaldia antolatu dau Arkeologi Museoak
2016-08-08 12:08 KultureaAbuztuaren 9an, martitzena, izango da. Atxurrako historiaurreko margoak topau dituan taldeko arkeologo Diego Garatek egingo dau berba.
Elorrioko Aztarnak lehiaketea martxan da, herriko oroigarria sortzeko
2016-08-05 10:09 KultureaHerriko dendetan eta turismo bulegoan saltzeko, Elorrioko souvenirra sortzea da Udalaren asmoa. Euskal Herriko artisauek parte hartu leikee.
Ertza, Deabru Beltzak eta Zurrunka Teatro, Libourneko kaleko arteen jaialdian
2016-08-05 08:39 KultureaZapatura bitartean egiten dabilz, Frantziako Libourne urian, Fest´Arts kaleko arteen topaketea. Aurtengo edizinora hiru euskal konpainia joan dira.
Itsasfest, naturearen ospakizun handia, egingo dabe hilaren 27an Donostian
2016-08-04 08:31 KultureaHiru kontzeptu nagusitatik abiatuta -ura, lurra eta sua-, egun osoko jaia antolatu dau Donostia 2016k. Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruko gogoetea bultzatzea da asmoa.
'Chichinabo Cabaret' eta 'Decir lluvia y que llueva', Pabellon 6ren proposamenak Aste Nagusirako
2016-08-04 11:50 KultureaAurretik arrakasta handiz estreinautako antzezlan bi dakarz Bilboko Pabellon 6 espazioak. Obra barritzaileak dira biak.
Bertoko Produktuen Udako Azokea egingo dabe zapatuan Bermeon
2016-08-03 12:09 KultureaPiper berdea izango da aurtengo edizinoko protagonistea. Azoka solidarioa izango da, hazur muina emotearen aldeko taldekoak han izango dira eta.
Bilboko Itsas Museoaren bildumea ezagutzeko gida digitala sortu dabe
2016-08-02 09:25 KultureaTelefonoa edo tableta erabilita, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko bisitariek bildumearen barri zehatzagoa jaso ahal izango dabe, baita informazino grafikoa be. Aplikazinoa dobakoa da.
Jaietan erasoei aurre egiteko Beldur Barik proiektuagaz 39 udalerrik bat egin dabe
2016-08-02 08:36 KultureaEmakundek martxan ipinitako ekimena da, jaiguneetan indarkeria sexistea gitxitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko 39 udalerrik bat egin dabe Beldur Barik guneagaz, tartean Bilbok, Donostiak eta Gasteizek.
Historiaurreko eta Erdi Aroko arrastoak topau ditue Torrentejoko aztarnategian
2016-08-02 13:26 KultureaEuskal Herriko Unibersidadearen Kultura Paisaien eta Ondarearen Ikertaldea dabil Torrentejon (Araba) indusketak egiten. Hirugarren kanpainea izan da aurtengoa.
Eraso sexisten kontrako kanpainako irudia aurkeztu dabe, Bilboko Aste Nagusirako
2016-08-01 12:00 KultureaMarijaia da irudi horretako protagonistea. Leloa argia izatea nahi izan dau Bilboko Udalak: Ez beti da ez.
Bilboko Joker liburu-dendeari saria emon deutso Espainiako Kultura Ministerioak
2016-08-01 10:14 KultureaKalidadezko liburu-dendak nabarmentzeko eta alkargune kultural bihurtu daitezan, igaz hasi zan Kultura Ministerioa zigiluak banatzen. Bilboko Joker komiki-dendea Bizkaian izendapena lortzen lehenengoa da.
Igiriñaoko baseleizan San Inazio eguneko mezea egingo dabe domekan
2016-07-29 12:00 KultureaGorbeiaren magalean dago Igiriñaoko katedral naturala. Ohitureari kasu eginaz, garagarrilaren 31n meza berezia egingo dabe han, hildako artzainak eta mendizaleak gogoan.
Omako basoa ezagutzeko bisitaldi gidatuak hasiko dira barikuan
2016-07-28 09:27 KultureaGaragarrilaren 29tik abuztuaren 21era bitarteko bariku, zapatu eta domeketan antolatuko ditu bisitaldiak Bizkaiko Foru Aldundiak.
Bilboko Arte Ederren Museoko egunik jentetsuena izan zan atzokoa
2016-07-28 08:42 KultureaEskultura hiperrealistearen ganeko erakusketeak bisitari ugari erakarri ditu egunotan. Atzo, eguaztena, 5.600, Arte Ederren Museoaren historiako kopururik handiena.
Bermeok, Gernika-Lumok eta Mundakak bat egin dabe, 50 plan turistiko eskaintzeko
2016-07-27 12:52 KultureaIgaz hasitako ekimenari jarraipena emonaz, Busturialdeko hiru turismo bulegoek bat egin dabe aurtengo udan, eskualdeko eskaintza guztia modu bateratu eta praktikoan eskaintzeko.
Kale antzerkia izango da egunero Bilboko Aste Nagusian
2016-07-27 08:32 KultureaAurreko urteetan legez, aurten be dobako kale antzerki emonaldien zikloa antolatu dau Bilboko Udalak, abuztuaren 21etik 29ra, umeei zein helduei zuzendutako programazinoagaz. Arriaga antzokiaren aurrean eta Gas plazan izango dira ikuskizunak.
David Aja nazinoarteko artisteak egin dau Getxoko 15. Komiki Azokearen kartela
2016-07-27 09:19 KultureaAzokea zemendiaren 18tik 20ra egingo da Areetako Geltokiaren Plazan. Antolatzaileek aurreratu dabenez, David Aja komikigile espainiarraren kartela aukeratu dabe 15. edizino honetarako.
Bilbao Barrikuntza Garage - Bilboko Barrikuntza Zentroa sortu dabe
2016-07-22 09:17 KultureaZentroak proiektuak garatzen nahiz jardunean dagozan konpainiak edo start-up barriak jagoten lagunduko dau barrikuntza digitalaren esparruan.
UPV/EHUko Zientzia Parkeak ateak zabaldu ditu Leioan
2016-07-22 08:54 KultureaUnibersidadea, enpresea eta zientzia buztartzen dituan Euskadiko lehenengo zientzia parkea da
Aurten itsasora jaurti daben teila sutean kaltetutako Bermeoko udaletxekoa izan da
2016-07-22 08:26 KultureaBermeoko Udalak Izaro ugartearen ipar-ekialderantz dagozan mugak adierazo ditu gaur eta, horretarako, alkateak teila botako dau honakoa esanez: Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...