Eskola jazarpenaren kontrako istorioak liburu baten batu ditue

Bizkaie! 2018-03-13 10:03   Kulturea

Uriko 600 neska-mutil inguruk parte hartu dabe ipuin lehiaketan.

Argazkia: Bilboko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Bullyingaren kontrako I. Ipuin Lehiaketearen sari-banaketea asteburuan egin dabe Bilborock aretoan. Bertan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Oihane Agirregoitia zinegotzia, Jordi Albareda Fair Saturday Fundazioaren sortzailea, Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohia eta abar. Lehiaketea Fair Saturday mobimenduak antolatu dau, Bilboko Udalaren laguntzinoagaz.

Bilboko ikastetxeetako 600 ikasle inguruk parte hartu dabe ipuin lehiaketearen lehenengo edizino honetan. Eskola jazarpenari aurre egitea helburu, gai hori lantzen daben ipuinak idatzi ditue neska-mutilek. Antolatzaileek 30 istorio onenak aukeratu eta liburu baten plazaratuko ditue. Argitalpen horren salmentatik irabazten daben dirua saritutako ikastetxeek eurek aukeratutako gizarte-proiektuetara bideratuko dabe.

Sariak banatzeko ekitaldian, Juan Mari Aburto alkateak eskola jazarpenaren kontra egitearen garrantzia azpimarratu dau. Indarkeria sexisteari lotutako kanpainea gogoan, Ez beti da ez leloa gogoratu dau, bullying-aren kasuan be balio dauelakoan. Adostasun barriak lortu behar doguz umezaroa eta nerabezaroa be balioen edadea izan daitezan lortzeko, eta balio horreek persona guztientzako duintasunez betetako bizitza-proiektua eregiteko oinarri sendoak bihurtzeko, adierazo dau Aburtok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu