Teresa Lancetaren 'Agur erronboari' erakusketea Bilbon zabalik urtarrilaren 29ra arte

Bizkaie! 2016-11-08 10:48   Kulturea

Bilboko Azkuna Zentroak Teresa Lancetaren Agur erronboari erakusketea zabaldu dau. Nuria Enguita Mayo komisarioak zuzendutako eta Montemadrid Fundazinoaren La Casa Encendidagaz batera egindako produkzinoa.

Getxoko XV. Komiki Azokea: Zemendiaren 18tik 20ra

Bizkaie! 2016-11-07 13:55   Kulturea

Getxoko XV. Komiki Azokea Areetako Geltokia plazako karpan izango da ondoko ordutegian: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara (domekan 20:00etara arte). Sarrerea, barriz, 1,50 euroan egongo da salgai.

Hiru liburu labur idatzi ditu Irati Jimenezek, bakotxa kontzeptu baten oinarrituta

Bizkaie! 2016-11-07 13:00   Kulturea

Txalaparta argitaletxeagaz plazaratu dau lan hirukotxa idazle bizkaitarrak. Odola, Gatza eta Muxua dira izenburuak.

Amaia Gracia Azquetaren erakusketea, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan

Bizkaie! 2016-11-07 11:09   Kulturea

Urtarrilaren 8ra arte egongo dira Rekalde Aretoan Gracia Azquetaren obrak. Barriek 2016 programearen barruko erakusketea da.

Euskerea ikasten dabizen helduentzako tailerrak izango dira Durangoko Azokan lehenengo aldiz

Bizkaie! 2016-11-07 10:23   Kulturea

Ikastaro zein tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emotea ikasleak@durangokoazoka.eus e-posta erabilita, zemendiaren 15a baino lehen.

Bono Denda eta Kultura Bonoaren kanpainak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2016-11-04 09:31   Kulturea

Gaur, zemendiak 4, 20.000 Bono Denda jarriko dira salgai 40 euroko prezioan. Bono horreek 50 euro gastetako aukerea emoten dabe kanpaineari atxikita dagozan dendetatik edozeinetan.

Baraiazarrari kendu egin deutsie Itzulpen Onenaren Espainiako Saria

Bizkaie! 2016-11-04 08:30   Kulturea

Santa Teresa Jesusenaren testuak gaztelaniaz zirala konturatu ez, eta hasieran emon deutsien saria gero ezeztatu egin dau Kultura Ministerioak.

Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak irabazi dau 2015eko Itzulpen Onenari emoten jakon Espainiako Sari Nazionala

Bizkaie! 2016-11-03 16:05   Kulturea

Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskeratu ditu meñakarrak, aurtengo martian jendaurrean aurkeztu ziranak.

Getxoko XI. Punta Galea Challenge txapelketeak surfeko munduko elitea ekarriko dau herrira

Bizkaie! 2016-11-03 13:58   Kulturea

XI. Punta Galea Challenge-a nazinoarteko telebistetan eta Internet bitartez zuzenean eskainiko da. Azken txapelketea 5 miloe lagun baino gehiagok jarraitu eben telebista bidez eta 1,8 miloek streaming bidez.

Zirku garaikideko ikuskizunak ikertzeko eta sortzeko lehenengo deialdiak 121 proposamen jaso ditu

Bizkaie! 2016-11-03 13:05   Kulturea

Proposamenetako bi, bertoko Shakti Olaizola artisteak eta Dikothomia konpainiak aurkeztutakoak dira.

Hemen dira VII. Letrak eta futbola jardunaldiak

Bizkaie! 2016-11-03 12:16   Kulturea

VII. Letrak eta futbola, literaturea eta futbola buztartzen dituan urteroko hitzordua, aurten zemendiaren 7 eta 12 bitartean San Mamesen egingo da.

Etxepare Institutuaren Euskera eta Euskal Kultura irakurletzea Habanan, Joseba Sarrionandia gidari dala

Bizkaie! 2016-11-03 08:32   Kulturea

Kubako La Habanako Unibersidadeagaz akordioa egin dau Etxepare Euskal Institutuak irakurletza barria sortzeko. Zemendiaren 22an hasiko da martxan.

Historiaurreko eta gaur egungo artea, aurrez aurre Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2016-11-03 08:06   Kulturea

Teknologia barriei esker, bisitariek kobazuloetako artea ikusi ahal izango dabe eta gaur egungo sormenagaz esperimentau. K.o. 2016, Paleolitoa erakusketea urtarrilaren 29ra arte egongo da Bilbon.

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzeak beste lau urtez jarduteko Osoko Bilkurearen konfiantzea jaso dau

Bizkaie! 2016-10-28 13:44   Kulturea

Akademia modernoa eta hurrekoa behar dau euskereak, eta horreek dira gure etorkizuneko asmoak: erabiltzailearengandik gertu egon, Akademiaren etxeko ateak gizarte guztiari zabaldu, zorrotz jokatu eta gure zerbitzu bokazinoa areagotu, esan dau Andres Urrutiak.

Zeanurik eta Ubidek bazkalekuen inguruko bakea barriztauko dabe

Bizkaie! 2016-10-28 09:20   Kulturea

Udalbatzen batzarra eta Larreen Mankomunidadearen X. Zeharkaldia urri bigarrenaren 29an egingo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Itzal zaunka' disko-liburu ilustradua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-10-28 08:06   Kulturea

Antton Olariagaren marrazkiak, Harkaitz Canoren testua eta Jexuxmai Lopetegiren musikea daukaz argitalpen barriak.

Liburu zahar eta aukerakoen azokea Bilbon, urriaren 28tik zemendiaren 13ra

Bizkaie! 2016-10-27 13:31   Kulturea

Bilboko Arenalean 42 erakusmahai ipiniko ditue. Ohiko dendetan ez dagozan liburuak topetako aukera bikaina da, antolatzaileen esanetan.

Biba gune kultural barria sortu dabe Bilboko Erronda kalean

Bizkaie! 2016-10-27 08:51   Kulturea

Sortzaile hasibarriei eta euskal kultureari lekua egiteko ipini dabe martxan proiektua. Inaugurazinoa, gaur 20:00etan.

'33 ezkil' liburua plazaratu dau Miren Gorrotxategik

Bizkaie! 2016-10-27 08:10   Kulturea

Augustin Zubikarai saria jaso eban 2015ean eta horri esker idatzi dau 33 ezkil (Elkar). Azpeitiarraren lehenengo nobelea da thriller erako istorio hori.

Ipar Euskal Herriak leku berezia izango dau Durangoko Azokan

Bizkaie! 2016-10-26 13:50   Kulturea

Christine Etchevers lapurtarrak egin dau aurtengo edizinoko kartela. Edade eta gustu guztietako jenteari Durangoko Azokara joateko deia egin deutse Gerediagako Nerea Mujikak.