'Klis-klasikoak Bilduma' aplikazinoa sortu dau Galtzagorri alkarteak
2017-03-20 13:34 KultureaKlis-klasikoak bildumako liburuen aplikazinoak bateratu ditu Galtzagorri alkarteak tresna barri horretan. Umeen artean irakurzaletasuna bultzatzea da asmoa.
Zinema-aretoetako eskuko programa zaharren erakusketea zabaldu dabe Foru Liburutegian
2017-03-20 11:05 KultureaBilboko aretoetan 1940tik 1970era emoten ziran papelezko 200 programa batzen dira erakusketan. Bilbon, Foru Liburutegian egongo dira ikusgai, maiatzaren 20ra arte.
Poesiaren Munduko Eguna ospatuko dau Bilbok hilaren 21ean, Miguel Hernández gogoan hartuta
2017-03-19 08:31 KultureaKontzertu-errezitaldia antolatu dau Bilboko Udalak Bidebarrieta liburutegian. Joserra Senperenaren pianoaren doinuek girotuko dabe Miguel Hernándezen olerkien irakurraldia.
Kirmen Uribe eta Pello Lizarralde dira 2016ko 111 Akademiaren Sariko finalistak
2017-03-17 09:50 KultureaAkademiakideek Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eta Lizarralderen Elur bustia eleberrien artean hautatu behar dabe sariduna.
Zetazeoak ikusteko itsas-ibilaldiak hasiko dira barriro apirilean, Bermeotik urtenda
2017-03-16 09:29 KultureaZetazeoak 10etan kanpainea apiriletik urrira bitartean egingo da. Igaz 16 urteera antolatu ziran eta 13tan zetazeoak ikusi zituen parte-hartzaileek.
Blas de Otero poesia sariketarako deialdia egin dau Bilboko Udalak
2017-03-16 08:35 KultureaPoeta bilbotarra jaio zaneko 101. urteurrenean, lehiaketearen 10. edizinoa zabaldu dabe Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak. Euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeak dagoz.
Bizkaiko Foru Aldundiak 424.000 euro bideratuko ditu jarduera kulturalak sustatzeko
2017-03-15 10:53 KultureaEuskera eta Kultura Sailak bost dekretu onartu ditu, interes orokorreko ekimen kulturalak babestu eta bultzatzeko. Arte eszenikoetan egingo dau Aldundiak ahaleginik handiena.
Eusko Jaurlaritzeak III. Kultura Ondarea Saria sustatu dau
2017-03-14 09:57 KultureaIgaz, 92 bideo aurkeztu zituen ikasleek, kultura ondarearen balioa azpimarratzeko asmoz.
Gernikako uriaren sorrerearen inguruko antzezlana aurkeztuko dabe apirilaren 1ean
2017-03-14 09:51 Kulturea1366ko gertakariak oholtzara eroango ditue 33 aktorek Gernika 650 obran. Lizeo Antzokian izango da emonaldia.
Blas de Oteroren eguna ospatuko dau Bilboko Udalak eguaztenean
2017-03-14 08:48 KultureaEkitaldi instituzionala egingo dabe erakundeek eta Lucía Sócam kantautorearen kontzertua egongo da Bidebarrietako liburutegian.
Sara Campilloren artelanak Bilboko Rekalde aretoan, Barriek programeari esker
2017-03-14 08:08 KultureaBizkaiko artista gazteen lana bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren programea da Barriek. Sara Campilloren erakusketea apirilaren 30era arte ikusi ahal izango da.
Nobedadez beteta datoz aurten Bizkaiko Foru Aldundiaren udalekuak
2017-03-13 12:56 KultureaEuskerea, herri kirolak eta euskal kulturearen tradizinoa lantzeko, programa pilotuak jarriko dira martxan.
Giza eta Gizarte Zientzien arloko Uztaro aldizkaria 100. zenbakira heldu da
2017-03-13 10:44 KultureaBihar, martiak 14, jaia ospatuko dabe Bilboko Kafe Antzokian, zenbaki biribil hori dala eta. 1990ean sortu zanetik, 500 artikulu baino gehiago plazaratu dira Uztaron.
Mayte Carrasco eta Alvaro Colomer kazetariak protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2017-03-13 10:07 KultureaHitzordua Alicia San Juan kazetariak aurkeztuko dau eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera libreagaz.
Pello Irazuren 30 urteko ibilbidea, Bilboko Guggenheim Museoan
2017-03-09 13:50 KultureaArtista gipuzkoarraren ehun obra baino gehiago batu ditu Guggenheimek 105. aretoan. Azken hiru hamarkadetako euskal artea barritu dabenetako bat da Irazu.
'Koadernoa zuri' nobelea plazaratu dau Arantxa Iturbek
2017-03-09 13:18 KultureaIzen bereko antzezlanean oinarrituta atondu dau nobelea Iturbek. Amaren babespean hazitako ahizta biren istorioa da.
Gurpil-aulkiko saskibaloiko nazinoarteko lehiaketa bat, lehenengoz Bilbon
2017-03-09 12:38 KultureaEuroligako moltsoen fasea Txurdinagako kiroldegian jokatuko da, barikuan eta zapatuan. Bilboko Bidaideak atzerriko taldeen kontra lehiatuko da.
BBKren udalekuetan izena emoteko epea zabalik dago
2017-03-09 08:52 KultureaUrdaibaiko Biosferearen Erreserban dagoan egoitzara joateko 1.200 plaza dagoz. Apirilaren 6ra arte emon leikee izena zazpi eta hamahiru urte bitarteko neska-mutilek.
Bardintasunaren aldeko ekintzaileak protagonista, Zirgari sariak banatzeko ekitaldian
2017-03-08 10:08 KultureaCarmen Bernabék, Clara Campoamor alkarteak, Pikara Magazinek, SSIk eta Ingeteamek jaso dabe 2017ko Zirgari Sariak, bardintasunaren alde egindako lanagaitik.
Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzeak eta Basque Team-ek euren lana sendotuko dabe kirol arloan bardintasuna bultzatzeko
2017-03-08 08:41 KultureaOraindino asko geratzen da egiteko eta lanean jarraitu behar da Gobernuak onartuko dauen Bardintasunaren VII. Planak ezarritako arauen arloan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...