Eusko Ikaskuntzearen funtsen zati bat Euskadiko Artxibo Historikora
2018-04-12 11:32 KultureaMaterial guztia historialari eta ikertzaileek konsultau ahal izango dabe.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Eusko Ikaskuntzeak akordio bat sinatu dabe, erakundearen funtsen zati bat Euskadiko Artxibo Historikoari lagateko. Ehun urteko erakundeak lagatako dokumentu-materiala, lehenik eta behin, azken lau hamarkadotan Euskadiko Historia Garaikideko Dokumentazino Zentroan batutako dokumentazinoak osotuten dau eta orain arte Eusko Ikaskuntzeak babestu dau. Ganera, lagapenean bere sasoian hainbat euskal familiak eta erakundek Eusko Ikaskuntzeari dohaintzan emondako hogeita hamar bat dokumentu-funts dagoz. Material hori guztia, 2.000 kutxa inguru, historialari eta ikertzaileek konsultau ahal izango dabe, Artxibo Historikoan.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidentea izan dira akordio hau sinatzeko arduradunak. Eusko Ikaskuntzea gure herrialdeko erakunde garrantzitsuenetako bat da, eta nabarmendu behar dogu, ganera, dokumentu-funts osoenetako bat dauela. Funts horreetako batzuk orain Euskadiko Artxibo Historikoak babestuko ditu; bere dokumentu-funtsari orain balio handiko ondarea gehitzen deutso, esan dau Zupiriak.
Eusko Ikaskuntzeak Dokumentazino Zentroan batutako materialak honako elementu honeek ditu:
- Kalidade handiko liburutegi espezializatua; 8.217 liburu eta aldian behingo 2.367 argitalpen-zenbaki ditu.
- 1936 eta 1980 urteen arteko dokumentazinoa batzea, 175 kutxatan gordeta, batez be Donostia-San Sebastiango Casa Baroja inprimategikoak eta La Voz de España egunkarikoak.
- Kartelen bilduma bat.
- Hemerotekea, 400 kutxa ingurugaz.
Dokumentu-ondare hori azken lau hamarkadatan batu da, Eusko Ikaskuntzeak Gaur Egungo Historiaren Dokumentazino Zentroaren proiektua sustatu ebanetik. 1978an, Eusko Ikaskuntzea birsortu zanetik, erakunde honek preminazkoentzat joten ziran eginkizunetan lanean hasi zan. Diktadurearen sasoian ardurabakokeria kulturalaren eta ondareari tratu txarrak emoten lau hamarkada egon ondoren, gure herrialdeak bakotasun ugari eta oso larriak zituan. Ikerlana sustatzeko, lehentasunezkoa zan artxiboen eta dokumentu-gordailuen egoerea aztertzea. Horretara dedikau zan Euskal Ikaskuntzen Kongresua, modu monografikoan, azaldu dau Dorronsorok.
Urtebete geroago, 1979an, Gerra Zibiletik euskal historiaren ganeko hainbat arlotako materialak batzeko Zentroa sortzeko beharra planteau eben. Helburuak izan behar eban sasoiko ikertzaileen eta etorkizunean Transizinoaren historiaren ganean idazteko interesa erakutsiko ebenen esku jartea dokumentu-ondare guztia. Proiektu hau, hasieran, Hondarribiko Ramery Jauregian kokatu zan eta, urteetan zehar, Euskal Herriko oraintsuko historiari buruzko material ugari batzen ahalegindu zan; liburuak, egunkariak, aldizkariak, liburuxkak, panfletoak, kartelak eta oraintsuko historia aztertzeko interesekoa dan edozein dokumentu sozial eta politiko batzeko helburua izango litzateke. Denporeak dimensionauko leuke barriro enpresa handinahi hori, benetako aukeren arabera, dino Dorronsorok.
Dokumentazino Zentroari lotutako materiala gorabehera, Eusko Ikaskuntzeak Euskadiko Artxibo Historikoari hainbat jatorritako hogeita hamar bat funts laga deutsoz: familia ugarirenak, alderdi politikoenak, sindikatuenak, gizarte-mobimentuenak eta bestelako artxiboetan eskuratutako dokumentuak. Dorronsorok nabarmendu dau Santiago Cunchillos, Eugéne Goyheneche, Arteaga-Aznar edo Sastre-Foresten funtsek daben garrantzia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!