Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberio, Joseba Jaka bekearen irabazleak
2018-04-13 13:50 KultureaLua Kastore proiektua aukeratu dau epaimahaiak aho batez.
Askotariko proposamen eszenikoak aurkeztu ditue aurtengo Joseba Jaka bekan parte hartzeko, danetara bederatzi. Antolatzaileek dinoenez, bizpahiru egitasmo sendo eta iradokitzaile aurkeztu dira, barritzaileak gaitegian edota dramaturgian, anbizino handikoak, eta ekarpen estetikoak zein sozialak proponiduten dituenak. Poztekoa izan da hori, eta era berean, erabagia hartzea gatxagoa egin dau, egitasmo interesgarri asko aurkeztu diralako, eszenaraturik ikusi nahiko geunkez.
Horreen artean, epaimahaikideek aho batez Oihane Enbeita eta Eneritz Zeberiok ondutako Lua Kastore proiektuaren alde egin dabe.
Lua Kastore protagonistearen barrura begirako bidaia izango dau ardatz ikuskizunak, eta hainbat geruzatan irudikatuko dabe gorputz-gatazka hori: nortasunen arteko eta kanpo-ahotsen eta barruko ahotsen arteko tensinoak, kontzientzia anatomikoa… Sinbolo-geruza ugaritan arakatu nahi dau obreak. Geruzatze hori garatzeko estetikea zein eszenografia indartsua proponidu dabe, hainbat adierazpenen bitartez eregiko dabena: gorputz-adierazpena, berbearena, soinuarena zein irudiarena…
Proiektuan poetikotasunari aparteko garrantzia emon jakola dinoe antolatzaileek eta honegaz batera, keinu txiki guztiek sorturiko zentzunari be.
2018ko Joseba Jaka Sorkuntza Bekea Elkar Fundazinoak emoten dau urtero, sormena bultzatzeko asmoz. Edizino honetan, antzerki-sorkuntzea sustatzea dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!