'Nafarroa 1936' Habanako Unibersidadean ikusgai

Bizkaie! 2018-04-18 11:19   Kulturea

Erakusketeak errepresino frankistea islatzen daben 36 lan batzen ditu.

Habanako Euskera eta Euskal Kultura irakurletzeak atonduta, Jose Ramon Urtasun artista plastiko iruindarraren Nafarroa 1936 erakusketea ikusgai egongo da Kubako uriburuko unibersidadean, apirilaren 31ra arte. Bildumea Nafarroako errepresino frankistea islatzen daben 36 lanez osotuta dago. Irudi guztiek gertakari historikoak erakusten ditue, eta lan esanguratsua egiten dabe memoria historikoaren berreskuratze eta zabaltzearen alde. Erakusketeak ikusmin handia sortu dau Kuban, izan be, jazoera horreek garrantzi berezia dabe herrialdera iges egindako euskaldunen oinordekoentzat.

Erakusketea zabaldu ebenean 200 persona inguruk hartu eben parte, Euskal Herritik etorriak zein kubatarrak. Beatriz Lafitaren El arte y la guerra (Artea eta gerra) sarrerearen ondoren, obren egileak berak Pintura y memoria histórica (Pinturea eta memoria historikoa) berbaldia eskaini eban.

Bildumea Habanako irakurle Joseba Sarrionandiaren ekimenez gauzatu da eta Arte eta Letren fakultadean eta Iraultzearen Plazako Galerian be ikusi ahal izango da.

Maiatzean uri bereko La Casa de la Bombilla lokalean be egongo da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu