'Emakumeen jakintzek gordeten daben zientzia' gida didaktikoa plazan

Bizkaie! 2018-03-08 08:50   Kulturea

Danetara, 67 orrialde ditu, ilustrazinoak, argazkiak eta erreferentzia bibliografiko ugari tarteko dirala.

Sorkin alkarteko kideok oraintsu argitaratutako gidearen barri izan dogu egunotan. 2017an zehar Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzino bat erabiliz garatutako proiektuaren emoitzea da, eta kezka batek bultzatuta ekin geuntsan lanari: emakumezko eta gizonezkoen arteko bardintasunik eza sekulakoa dala zientziaren esparruan.

Gidea hezkuntza ez-formalaren esparruan nerabeakaz lan egiten daben pertsonei zuzenduta dago (gehienbat baina ez bakarrik), eta hausnarketea eta ekintzea bultzatu nahi ditu irakurleakan. Bertan hainbat agenteri baliogarriak izan ahal jakezan proposamenak luzatu doguz, euren eguneroko lanean zientziagaz lotutako jarduerak sartzeko eta eduki zientifikoak bestelako ikuspegietatik lantzeko.

Didaktikoa eta zorrotza izateko helburuagaz, lengoaia xehea, zientifikoa eta espezializatua nahastau ditue, eta hainbat jakintza-arlotako edukiak txirikordatu. Esangura horretan, askotariko informazinoa batzen dau: generoari buruzko datuak, emakumezko zientzialarien bizitzei buruzko istorioak, fenomeno zientifikoak tarteko dituen eguneroko praktikak zein munduko txoko askotako erreferentzia historiko, artistiko eta kulturalak.

Danetara, 67 orrialde ditu, ilustrazinoak, argazkiak eta erreferentzia bibliografiko ugari tarteko dirala. Bersino labur bat be badago eta biak doban deskargau daitekez esteka honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu