Liburu grafikoa Mikel Laboaren omenez

Bizkaie! 2018-03-08 08:56   Kulturea

EHUko 36 ikaslek egindako diseinuak batu ditue argitalpen baten.

Jone Miren Hernandez, Garbiñe Mendizabal eta Jon Zarate (argazkia: EHU) | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten Mikel Laboa kantautorearen heriotzatik hamar urte beteko diranez, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin deutsie alkarlanean, Mikel Laboa. Omenaldia liburu grafikoaren bidez. Unibersidade publikoan diseinu grafikoa ikasten dabizan 36 ikasleren lanak batu ditue bertan, Juan Kruz Igerabide idazlearen testuek lagunduta.

EHUk badauka Mikel Laboa Katedrea izeneko proiektu bat, sorkuntzea eta ikerlana bultzatzeko asmoz. Bertako kideak izan dira idearen bultzatzaileak, Letraz Diseinu Grafikoa eta Tipografia taldeagaz eta Leire Fernández eta Eduardo Herrera irakasleakaz batera. Jone Miren Hernandez Laboa Katedrako zuzendariaren esanetan, opari baten modukoa izan zan ikasleen diseinuak eskura izatea.

Era horretara, ikasleen lanak helburu akademiko hutsa baino gehiago izango dau, Mikel Laboa gogoratzeko be balioko dau eta. Juan Kruz Igerabideren testuek marrazkien arteko loturea egiten dabe. Laboak kantautako berbetan oinarrituta, liburuko 36 diseinuei pieza labur bana idatzi deutse Igerabidek.

Mikel Laboa. Omenaldia liburua aurkezteko Donostian egindako agerraldian, Jone Miren Hernandezegaz batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garbiñe Mendizabal eta EHUko Jon Zarate egon dira. Lanaren balio kultural, artistiko eta oroimenezkoa azpimarratu eta harribitxia dala esan dabe.

Honeek dira libururako marrazkiak egin dituen ikasleak: Laiane Arrizabalaga Etxebarria, Jon Artetxe Artabe, Laia Becerra Martínez, Mikel Calvo Abarzuza, Iratxe de la Torre Urretxua, Andoni Eskubi Cabañil, Álvaro Fernández Muñoz, Irene Garces Jara, Izaskun Gaspar Ibeas, Irune Izquierdo Ereño, Nagore Lartitegi Serrano, Mariana Martín Zumarraga, Malen Maiora Unzueta, Aida Merino Muntion, Borja Mopran González, Zaira Parrado González, Gabriela Pellejero Pérez, Beatriz Pérez Marín, Berta Piedra Álvarez, Lander Rekakoetxea Oribe, Aiara Rojo Larrunbe, José Marcos Rubio González, Marta Ruiz Bueno, Beatriz Sierra Gezuraga, Begoña Viñuela Galarraga eta Diego Zarrabeitia Mendia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu