Inprobisazinoa izango da Dantzertiren 'Arrakala' programearen ardatza

Bizkaie! 2018-03-14 09:26   Kulturea

Ikasle eta arte eszenikoetako profesionalen topagune hau martiaren 16an abiatuko da Bilbon.

Euskal Herriko arte dramatiko eta goi mailako jantza eskolea da Dantzerti. Honek Arrakala 2018 proiektua jarri dau martxan, hiru egunez ikasle eta arte eszenikoetako profesionalen topagune izateko helburuagaz. Egitasmoa martiaren 16an, barikuan, hasiko da eta domekara arte, dozenaka ekitaldi izango dira bertan: tailerrak, berbaldiak, erakusketak nahiz arte dramatiko eta jantza eskolen arteko alkartrukeak.

Arrakala egitarauaren bigarren urte honetan jardueren ardatz nagusia inprobisazinoa izango da, baina zentzurik zabalenean harturik: inprobisazinoa jantzan, antzerkian eta musikan.

Proiektu honegaz helburu argi bat lortu nahi dabe antolatzaileek: Dantzertiko ikasleek eskolaz kanpoko beste profesional batzuekaz hartu-emonak izatea, eta aldi berean antzerki eta jantzako profesionalek egitasmoan parte hartu ahal izatea. Horretarako aukeratu daben formatua, ezin praktikoagoa dala dinoe arduradunek: eskolaz kanpoko jentearentzat be edegiak izango diran ikastaro programa berezia, berbaldiakaz eta beste jarduera batzuekaz.

Arrakala 2018ren barruan atondutako jarduera guztien artean, Valentziako Arte Dramatiko eta Goi Mailako Jantza eskolakaz Dantzertik egingo dauen alkartrukea be badago. Horrezaz gan, ikusgai dago dagoeneko Inoiz egin ez nituen antzezlanak erakusketea hilaren 23ra arte.

Egitarau osoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu