Antzerki Arineko VI. Jardunaldiak, Pabilioi 6 aretoan

Bizkaie! 2018-03-15 09:01   Kulturea

Sei antzezlan labur ikusi ahal izango dira asteburuan.

Antzerki Arineko VI. Jardunaldiak bihar, barikua, hasiko dira, eta apirilaren 15era bitartean, asteburu guztietan eskaintza zabala egongo da, izan be, Bilboko Pabilioi 6 aretoan, sei pieza programau ditue. Jardunaldiotan, bertoko konpainien pieza laburren aukeraketa zabala eskaintzen deutse zaleei Pabilioi 6-k. Era horretara, publikoak antzerki produkzinoa era atseginean ezagutu leike sortzaileek euren lana erakusteko espazio berezian.

Barikuan, zapatuan eta domekan, martiaren 16, 17 eta 18an, izango dira jardunaldiotako lehenengo sei hitzorduak. Hasteko, bariku iluntzean, hiru obra ikusi ahal izango dira, tartean euskerazko bat: Agur eta dolore, Iraia Eliase eta Miren Gaztañagarena. Zapatuan barriro emongo dabe hori. ¿Que si quiero o que si puedo?, Arnatz Alvarez eta Markel Vazquezena, be barikuan eta zapatuan egongo da ikusgai. Lluvia amarga sobre el Edén (Maria Cerezuela eta Unai Elizalde) domekara arte egunero emongo dabe.

Asteburu honetako euskerazko beste obrea Mikel Martinezen Tabernaria, instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketea izango da, Patxo Telleriaren gidoian oinarritua. Hori zapatuan baino ez da egongo ikusgai.

Beste alde batetik, El último Habsburgo (Koldo Olabarri eta Lola Markaida) eta Herencia 5 estrellas (Alex Ugarte) zapatuan eta domekan eskainiko ditue.

Antolatzaileen arabera, 10-15 minutuko antzezlanak dira guztiak. Ezohiko espazioan, publiko gitxiren aurrean eskaintzen dira eta, hortaz, antzerkiaz disfrutetako bestelako modu bat da.

Jardunaldiak amaitzen diranean, hainbat sari banatuko ditue, martitik apirilera aurkeztutako pieza guztien artean: Alex Angulo sari nagusia irabazten dauenari 3.000 euro emongo deutsiez, eta beste horrenbeste euskerazko lan onenaren Kriseilu saria eskuratzen dauenari. Café Bar Bilbao Produkzinorako Sari Berezia eta Publikoaren Saria be egongo dira. Aktore onenaren sari bi be emongo ditue, bakotxa 500 eurokoa, emakumeen eta gizonen atalean, hurranez hurran.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu